(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Txiletik gidatu du lehendakariak Gobernu Kontseiluaren bilera

2018.eko azaroak 06

Iñigo Urkullu lehendakaria bidaia ofizial batean egon da egunotan Hego Amerikan.

Argentinara eta Txilera joan da, Eusko Jaurlaritzako ordezkari batzuekin.

Hori dela-eta, ezin izan da Lehendakaritzan —Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan—

egon Gobernu Kontseiluaren asteroko bilerarako.

Halere, Txiletik gidatu du bilera, bideokonferentzia bidez.

Hau da, Interneten bidez, Gasteizko bileran parte hartu ahal izan du,

eta gainerako sailburuekin hitz egin.


Hauek dira Gobernu Kontseiluak hartu dituen erabakiak:

  • Diru-laguntzak ematea Haur Hezkuntzako lehenengo zikloko eskola pribatuei

    (0 eta 3 urte arteko haurrak).

    Eusko Jaurlaritzak 2,6 milioi euro emango ditu. Diru horri esker:

    -familiek gutxiago (kuotak) ordaindu beharko duteeuren seme-alaben hezkuntzagatik.

    -eskoletan ematen den hezkuntza gero eta hobea izango da.

  • Diru-laguntzak ematea Unibertsitatea-Enpresa 2022 Euskadiko Estrategiari

    lotutako ekintzak garatzeko.
    Guztira, miloi erditik gora euro emango

    dira, lau diru-laguntzatan banatuta.

 

  • 18.000 euroko diru-laguntza ematea Goiztiri elkarteari. Erakundeak

    honetarako erabiliko du dirua: Euskadira iristean egoera zailean, gizarte-bazterketa 

    jasateko arriskuan, dauden migratzaileei laguntzeko.


Akordio garrantzitsuenak ikusteko: Prentsa dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau