(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak eta Kataluniako presidenteak gobernu bien arteko harremanei bultzada emango die bihar.

2018.eko azaroak 13

Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da.

 

Gobernu Kontseiluaren bilkuraren ondoren,

zer erabaki hartu dituzten azaldu du

prentsaurreko batean.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Quim Torra

Kataluniako Generalitateko presidenteak bihar egingo duten

bilerari buruz hitz egin du Erkorekak.

 

Eusko Jaurlaritzaren nahia da

bilera horrekin berriz ere bi gobernuen arteko harremanak sendotzea

eta bi gobernuentzat interesekoak diren gaietan elkarrekin lan egitea.

 

Bileran, Urkulluk eta Torrak gai hauei buruz hitz egingo dute:

  • gaur egungo egoera politikoa zein den

 

Bi pertsona sastatuak Santurtzin

 

Gizon batek emaztea eta semea sastatu zituen Santurtzin atzo.

 

Eusko Jaurlaritzaren izenean, Erkorekak babes osoa erakutsi die

sastatutako bi pertsonen familiari eta lagunei.

 

Eraso matxista bat da, emakumeen aurkako indarkeria kasua.

 

Erkorekak esan duenez, honelako indarkeriak

emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunarekin daude lotuta.

 

Eta herritarrak animatu ditu honelako indarkeriei ezetz esateko

deituko diren protestetan parte hartzeko.

 

Eta indarkeriarik gabeko gizarte askea eraikitzeko.

 

Itzarri

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak beste gai bat ere aipatu du: Itzarri.

 

Erkorekak iragarri duenez, Euskal Autonomia Erkidegoko

langile publikoen pentsioetarako

Eusko Jaurlaritzak jarriko duen diru-kopurua

%1 igoko da.

 

Horrek esan nahi du:

 

  • 20 milioi euro baino zertxobait gehiago emango dituela Itzarrirako.
  • 90.000 langile izango direla igoera horren onuradun.

 

Gai ordena

Prentsa dossierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau