(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak nahi du lan-baldintzak gero eta hobeagoak izatea.

2018.eko azaroak 14

Osalan-Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea da.

 

Aurten 25 urte betetzen ditu.

 

Egun hauetan ospatzen da Laneko Segurtasun eta Osasuneko 4. Nazioarteko Kongresua, Bilbon.

 

Hona Kongresuaren izenburua: "Biharko lan-desafioen azterketa".

 

Iñigo Urkullu lehendakariak  eta Lan eta Justiziako sailburu Mª Jesús San Josék

eman diote hasiera Kongresuari.

 

Lehendakariak azaldu du zer nahi duen Eusko Jaurlaritzak:

  • EAEko lan-baldintzak hobetzea
  • sortzen diren lanpostuak kalitatezkoak izatea
  • enpresek arduraz jokatzea eta lana ondo egitea giza baliabideen arloan
  • lanpostuak osasuntsuak eta seguruak izatea

 

Lehendakariak OSALANez eta haren xedeaz ere hitz egin du:

Lanak ez dezala kaltetu pertsonen osasuna.

 

OSALAN proiektu kolektibo bat da, publikoa eta profesionala.

Agente ekonomiko eta sozialek egindako lanaren ondoan egon da

laneko arriskuak gutxitzen laguntzeko (istripuak, gaixotasunak...)

eta laneko osasun-baldintzak hobetzeko.

Lan eta Justiziako sailburuak azaldu du zertaz hitz egingo den OSALANen Kongresuan:

 

  • azken urteotan enpresetako lan-prozesuetan gertatu diren aldaketa garrantzitsuak.
  • zer espero den etorkizunean gertatzea eta nola prestatu egoera berrirako.

 

Kongresuan, gai horietan adituak diren pertsona askok hartuko dute parte.

 

Sailburuak esan du OSALANen oso pozik daudela Kongresuan parte hartzeko izan duten erantzunarekin.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau