(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Urkullu eta Torra lehendekarien arteko bilera

2018.eko azaroak 14

Iñigo Urkullu lehendakariak eta Generalitateko lehendakari Quim Torrak

 bilera bat izan dute gaur arratsaldean

 Ajuria Enean, Gesteizen.

Bileraren ostean, hedabideen aurrean hitz egin dute bi lehendakariek:

  • gaur egungo egoera politikoari buruz,
  • estatuak Espainia estatu plurinazionala dela onartzeak duen garrantziaz
  • Europan aniztasunari buruzko proposamen berriak egin beharraz.
  • eta adierazi dute bi gobernuek bilera gehiago egingo dituztela

bien intereseko gaiei buruz hitz egiteko.


Gaur egungo egoera politikoari buruz,
lehendakariak bere elkartasuna

 adierazi die kartzelan dauden arduradun politiko katalanei,

eta haien askatasuna eskatu du

Era berean, esan du ez dela gauza ona izan Katalunian

Espainiako Konstituzioaren 155 artikulua aplikatu izana.

autogobernua arriskuan jartzen duelako.


Urkullu lehendakariak Torra lehendakariari esan dio

gaur egun Espainiako Gobernuak beste talde batzuk dituela lagun Parlamentuan,

eta hori aprobetxatu egin behar dela Kataluniak bizi duen egoera aldatzeko.


Estatu plurinazionalari buruz,
bi lehendakariek

 “Bartzelonako Deklarazioa” ekarri dute gogora, 1998an izenpetu baitzuten.


Deklarazio hartan esaten zen aitortu behar zela

Espainia estatu plurinazionala dela,

eta Euskadi eta Katalunia bezalako errealitate nazional ezberdinak daudela

(politikoak, sozialak eta kulturalak).

 

 

 

Iruzkin bat