(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak berdintasunean oinarritutako gizartea eraiki nahi du

2018.eko azaroak 20

Josu Erkoreka Eusko Legebiltzarreko bozeramailea da.

 

Gobernu Kontseiluaren bileraren ondoren,  

hartutako erabakien berri eman du

prentsaurreko batean.

 

Aste honetan, azaroaren 25ean, 

Emakumeen Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna izango da.

Horregatik, Eusko Jaurlaritzak gai horri buruzko

adierazpen bat onartu du.

 

Adierazpen horretan, Eusko Jaurlaritzak dio

emakumeen aurkako indarkeria-mota ororen kontra dagoela.

Eusko Jaurlaritzak zera dio: indarkeria sexistari EZ.

 

Adierazpen horretan Eusko Jaurlaritzak esan du

eraiki nahi duen gizartean herritar guztiak berdinak izango direla.

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak dio:

 

  • BAI berdintasunaren aldeko politikak egiteari.

 

 

Hauek dira Gobernu Kontseiluak hartu dituen beste erabaki batzuk:

 

  • 35, 5 milioi euro ematea

             garapenerako lankidetzako 90 proiektu finantzatzeko.

             -Hegoaldeko herrialde pobreetan, pobreziaren aurka borrokatzeko proiektuak.

             -Ekoizpena, prestakuntza eta teknologia hobetzeko proiektuak.

             -Hezkuntza- eta prestakuntza-proiektuak garatzeko Euskadin

              herrialdeen arteko desoreka-egoeren zergatiari buruz.

 

  • 3,5 milioi euro ematea 0-3 urte arteko haurrekin diharduten haur-eskola publikoei
    laguntzeko.

Laguntza horiek garrantzitsuak dira. Haiei esker, gutxiago ordaindu behar da
eta, hartara, mota horretako eskola gehiago egon daitezke.

 

Gai ordena

Prentsa dossierra

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 20

    Bardintasun planak bete itzazue arlo guztietan