(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadin zientzian eta ikerketan 21 profesionalek egiten duten lana aitortu du Eusko Jaurlaritzak

2018.eko azaroak 21

Eusko Jaurlaritzak omenaldia egin die Euskadin

 zientzia eta teknologia gaietan lan egiten duten 21 pertsonari.

 

Pertsona horiek  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko ikertzaileak dira (ZTBES).

 

Hau da lehenengo aldia Eusko Jaurlaritzak profesional horien lana

goraipatzeko ekitaldi bat egiten duela.

 

Omenaldi ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria izan da buru.

 

Euskadiko Teknologia-zentroek eta Ikerketa Korporatiboko Zentroek

hautatu dituzte 21 profesional horiek.

 

Diploma bana jaso dute 21 profesional horiek.   

 

Lehendakariak esan du:

  • zentro horiek oso garrantzitsuak direla ikerketarako

eta berrikuntzarako Euskadin eta zentro horietan

lan egiten duten pertsonak direla garrantzitsuena.

  • Euskadik lehiakorra izan nahi badu, ideia berrietan

 lan egin behar dela eta jakinda gauzak nola egin behar diren.

  • ikerketek instituzioen, enpresen

 eta gizartearen laguntza behar dutela.

 

2019.eko urte hasieran, Euskal Zientzia eta Teknologia Partzuergoa sortuko da.

 

Aipatutako 21 profesionalen izenak eta non lan egiten duten ikusteko, sakatu hemen.

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2018.eko azaroak 22

    Saritutako ikertzaileak zeintzuk diren eta zein ekarpen egin nahi duten jakin nahirik sartu naiz hona. Zer aurkitu dut? Propaganda hutsa, eta benetan protagonista beharko luketenak, ikertzaileak eta bere ekarpenak, anonimo (testuan ez dituzue izenak aipatu ere egiten) eta mutu (bideoan ikusi daitekeenez ekitaldian ez zuten hitzik egiterik izan, ezta eskerrak emateko ere).