(ebaluazioan)
Berriak Segurtasuna
Eu

Ertzaintzak genero-indarkeriaren biktima diren ia 5.000 emakume babesten ditu

2018.eko azaroak 22

Euskadin, genero-indarkeriaren  biktima diren 4.565 emakume babeste ditu
Ertzaintza.

Bi modutara babesten ditu Ertzaintzak indarkeria-mota horren biktima diren
emakumeak: Bortxa telefonoarekin eta bizkartzainak jarrita.

Bortxa telefonoa

  • 732 emakumek erabiltzen dute.
  • Tratu txarrak jaso dituzten emakumeentzat Ertzaintzat daukan larrialdietako telefonoa da.
    Emakume batek deitzen duenean, dei hori Ertzaintzaren Koordinazio Zentroan jasotzen da eta emakume horren kasua daraman ertzain-etxean.
  • Emakumeak deitzen duenean, aktibatu egiten da GPSa non dagoen jakiteko.
  • Telefono horrekin 900 840 111 telefonoarekin ere jar daiteke harremanetan.
    Tratu txarrak jaso dituzten edota sexu-erasoen biktima izan diren emakumeentzako Eusko Jaurlaritzaren Zerbitzua da. 24 orduz ematen du zerbitzua.


Bizkartzainak

  • 66 dira bizkartzaina duten emakumeak.


Ertzaintzak 2000. urtea geroztik ematen die arreta

genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei.


Eta 2006. urtetik aurrera honela lan egiten dute:

Genero-indarkeria edo etxeko indarkeria kasu berri bat dagoenean,

Ertzaintzak espediente bat ireki eta bere ordenagailuetan erregistratzen du.

 

Une horretatik aurrera, Ertzaintzak babesa ematen dio emakumeari.


Berdin dio arriskua handia ala txikia den,

edota kasua epaitegietan dagoen ala ez.


APPs berriak

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak aplikazio 2 jarri ditu martxan. Edozein herritarrek deskargatu eta bere mugikorrean instalatu ditzake.

  • App-Ertzaintza: Ertzaintzarekin harremanetan jartzeko
  • App-SOSDeiak_112.: Larrialdietako 112 telefonoarekin harremanetan jartzeko.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau