(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Abiadura handiko trena lur azpitik joango da Gasteizen

2019.eko urtarrilak 17

“Vitoria-Gasteiz Abiadura Handia” sozietate publikoa honako hauek osatzen dute: Espainiako

Gobernuaren Sustapen Ministerioa, Eusko Jaurlaritza, Arabako Foru Aldundia eta Gasteizko Udala.

 

Sozietate horrek adierazitakoaren arabera, etorkizuneko abiadura handiko trenak

lur azpitik egingo du bere ibilbidea, Gasteiza iristen denean.

 

Horrek esan nahi du trenak lur azpitik zeharkatuko duela hiria.

 

3 kilometro eta erdiko lurperatzea izango da.

 

Trena hiriaren azpitik joango denez,

gainazalean 90.000 metro karratuko azalera utziko da hiri-erabileretarako.

 

Abiadura handiko trena Gasteizen sartzeko proiektua Espainiako, Euskadiko eta Arabako administrazioek osatutako batzorde

batek onartu zuen, 2018ko irailean.

 

Gaur egin dute proiektuaren nondik norakoen aurkezpena.

Aurkezpenean, honako hauek izan dira:

 

  • José Luis Ábalos, Sustapeneko ministroa.
  • Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailburua.
  • Ramiro González, Arabako diputatu nagusia.
  • Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

 

Gasteizko Abiadura Handiko Trenaren proiektuari buruzko datuak

 

  • Jundizko zentro logistikoan hasiko da, eta Arratzua/Ubarrundia-Legution amaituko da.
  • 14,3 kilometroko luzera izango du, guztira.
  • 3 trenbide izango ditu: - 2 trenbide, bidaiarien garraiorako.

                                          - Trenbide bat, merkantzien garraiorako.

  • Lehenengo 3 kilometroetan, hiru trenbideak batera joango dira, gainazalean zehar.
  • Pedro Asua kalera iritsitakoan, tunel batean sartuko dira trenak; 1.126 metroko
tunela izango da, geltokian amaituko dena.
  • Hauek dira proiektua egiteko epeak:
- 2019an, azterlana onartuko da, eta jendaurrean jarriko da.

      - 2019an, eraikuntza-proiektuen idazketa lizitatuko da.

      - 2020an, amaituta egon behar dute eraikuntza-proiektuek.

      - 2023an, amaituta egon behar lukete obrek.

 

              - 434 milioi, geltokiaren lur azpiko tarterako.

              - 206 milioi, Arkautiko lotunerako.

              - 41 milioi, Burgos-Gasteiz linearekin egin behar den konexiorako.

              - 42 milioi, proiektuen idazketa eta obra-zuzendaritzarako.

 

  • Gasteizko geltoki berriak 3.000 metro karratu baino gehiago izango ditu:

          - Datoko eraikina erabiliko da, eta egokitu egingo da.

    - Kristalezko eraikin berri bat gehituko da.

    - Lur azpiko 2 solairu izango ditu.

    - Bi lekutatik sartu ahal izango da geltokira: gaur egun daukan sarreratik eta Unibertsitateen Pasealekutik.

    - Geltokiaren barruan, itxaroteko gunea, komunak, dendak eta herritarrei arreta emateko gunea egongo dira.

 

Geltokiaren inguruan, gainazalean, gune berriak egongo dira.

 

Beste bide bat eraikiko da, bi erreirekin: Gaztelako Atetik abiatuko da, eta 200 metro izango ditu.

 

Musikaren Pasealekuko glorietan bidea lur azpian sartuko da,

eta San Kristobal kalearen azpitik igaro ondoren, berriz azaleratuko da.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau