(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko urtarrilak 22

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu ditu.

 

Oraindik egin gabe dauden transferentziei buruz

 

Espainiako Gobernuak oraindik egin gabe dauden transferentziak negoziatzeko egunak bidali dizkio Eusko Jaurlaritzari.

 

Negoziazioa berehala hasiko da, eta hurrengo 12 hilabeteetan iritsi nahi da akordio batera.

 

Espetxe-sistemaren transferentzia egin gabe dauden transferentzien zerrendan sartuta egongo den negoziatu behar da.

 

Baina Espainiako Gobernuak ez du uste lehentasunezko transferentzia denik, hau da, beste transferentzia batzuk baino garrantzitsuagoa edo urgenteagoa denik.

 

Eusko Jaurlaritza ez dago ados, uste duelako urgentea dela transferentzia hori  negoziatzea.

 

Egin gabe dauden eta negoziatu behar diren transferentzien zerrendan ez dago sartuta Gizarte Segurantzaren gestioa.

 

Eusko Jaurlaritza ez dago ados, uste duelako egin gabe dagoen transferentzia bat dela eta, gainera, lehentasunezkoa, urgentea dela.

 

Xedapen orokorrei buruzko lege-proiektuari buruz

 

Gobernu Kontseiluak Xedapen Orokorrak Egiteko Prozedurari buruzko Lege-proiektua onartu du.

 

Proiektu hori arau berri bat da, eta hor azaltzen da Eusko Jaurlaritzak nola egin behar dituen bere legeak eta proiektuak.

 

Eusko Jaurlaritzak aste honetan bidaliko du proiektu hori Eusko Legebiltzarrera.

 

Lege horrek 3 helburu ditu:

 

  • arauak azkarrago egitea
  • arau horiek emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna islatzea
    (hori oso aurrerapen garrantzitsua da)
  • arauak egiteko prozedura modernoagoa izatea, eta gaur egun “Gobernantza Ona”k
    eskatzen duena betetzea (adibidez, Eusko Jaurlaritzak aurretik kontsultatu beharko
    die herritarrei arau bat egin baino lehen haien iritzia jakiteko).

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urtarrilak 23

    Vistas las 37 transferencias que aparecen en el calendario, algo no cuadra ya que no aparecen dos tan importantes como las Prestaciones por desempleo o el Fondo de Garantía Salarial.