(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritza lanean ari da Herenegun hezkuntza-materialaren inguruan adostasuna lortzeko

2019.eko urtarrilak 24

Herenegun da Eusko Jaurlaritzak

Euskadiko eskoletan ikasteko prestatu duen

unitate didaktiko baten izena.

 

Historia irakasgaiaren barruan dago

eta Euskadiren historiaren zati bati buruzkoa da,

indarkeriarekin eta terrorismoarekin zerikusia duen zatia, hain zuzen.

 

Hezkuntza-material horren helburua da

ikasleek euskal historiaren zati hori ezagutzea eta ulertzea,

gertatu zenari buruz pentsatzea eta ezin dela errepikatu ikastea.

 

Eusko Jaurlaritzak jakin nahi izan du gizarteak duen iritzia

Herenegun materialari buruz: edukia, kontatzen duena eta nola kontatzen duen.

 

Horren emaitzak gaur aurkeztu ditu prentsaurreko batean.

 

Emaitzen aurkezpenean Eusko Jaurlaritzaren kide hauek egon dira:

Jonan Fernandez, Giza Eskubideen, Bizikidetzaren eta Lankidetzaren idazkari nagusia.

Maite Alonso, Hezkuntzako sailburuordea.

Aintzane Ezenarro, Gogora institutuko zuzendaria.

 

 

31 iritzi jaso dira

 

  • 16k egokitzat jotzen dute materiala eta hobetzeko proposamenak egin dituzte

Horien artean daude terrorismoaren biktimak eta instituzio akademiko eta euskal
 unibertsitate ia guztiak.

  • 7k uste dute materialak ez duela balio eta erretiratu egin behar dela

Horien artean daude zenbait komunikabide, terrorismoaren biktimen elkarteak eta
 alderdi politiko batzuk.

  • 7k uste dute materiala sakonki berrikusi behar dela

 

Iritzi horiek guztiak jaso eta gero,

orain Eusko Jaurlaritzak parte hartu duten pertsona,

entitate eta erakunde guztiekin hitz egingo du

Herenegun-en hobekuntza-proposamenak sartzeko.

 

Herenegun 2019-2020 ikasturtean ezarriko da.

 

Eusko Jaurlaritzak irizpide hauen arabera jardungo du:

 

  • Elkarrizketa: denekin hitz egingo du eta denak entzungo ditu, Euskadiren indarkeria
     eta terrorismo iragan hurbilari buruzko iritzi eta ikuspuntu asko daude eta.
  • Denbora: gai honen inguruko lanerako epeak zabaldu egingo dira.
  • Jarrera irekia: iritzi guztiak hartuko ditu kontuan eta saiatuko da sartzen Herenegun
     proiektuari egindako ahalik eta proposamen gehien.

 

Jonan Fernandezen esanetan, onartuko ez diren gauza bakarrak

hauek izango dira:

Indarkeria edo terrorismoa justifikatzen edo babesten dutenak eta

Euskadin indarkeriako 60 urte horietan gertatutako bizitzaren edo

giza eskubideen aurkako gertakariren bat ezkutatzen dutenak.

 

Era berean, Jonan Fernandezek esan duenez, Herenegun material didaktikoa

Gogora institutuaren artxibora eramango da, kontsultatu ahal izateko

eta Euskadiren iragan hurbilaren memoria eraikitzeko prozesua

ikasteko erabili.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau