(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko urtarrilak 29

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da, eta zenbait erabaki hartu
ditu.

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak

eta Ogasun eta Ekonomiako sailburuak

Gobernu Kontseiluak jorratutako gaiak eta hartutako erabakiak azaldu dituzte.

Euskal Enplegu Publikoaren Lege-proiektua

Orain dagoen Euskal Enplegu Publikoaren Legea aldatu egingo da.

Horregatik, lege-proiektu bat egin da, lege berri bat egiteko.

Gobernu Kontseiluak proiektu hori onartu du.

 

Eusko Jaurlaritzak sektore publikoko lanpostuak egonkorrak eta kalitatezkoak izatea nahi du

batez ere.

 

Horregatik, oposizio bat egingo duela esan du, 13.500 plaza berri ateratzeko.
 

Horrek balioko du sektore horretan erretiroa hartzen duen jendearen lanpostuak betetzeko.

 

Lege berriak hobekuntzak ekarriko ditu arlo batzuetan:

  • lana eta familia edo bizitza pertsonala hobeto uztartzeko aukera egongo da,familia
    mota berriak errespetatuta.
  • Administrazio Publikoan lan egiten dute pertsonek etika hartuko dute oinarritzat,
    zintzotasun eta gardentasunaren printzipioak errespetatuta.
  • karrera profesionala arautu egingo da, hau da, langile publikoei ondo ordainduko zaie
    eta aitortu egingo zaie egiten duten lana. .

 

Aurtengo urterako premiazko aurrekontu-neurriei buruzko Lege-proiektua

 

Gobernu Kontseiluak lege-proiektu hori ere onartu du.

Lege hori aurrekontuekin du zerikusia, eta oso garrantzitsua da legea onartzea eta martxan

jartzea.

Lege horrek honako hauek hartuko ditu barne:

  • Euskal sektore publikoko langileen soldatak igotzea (% 2 baino gehiago igoko dira).

  • DSBE igotzea (% 3 baino gehiago), hura jasotzen duten pertsona guztiei, eta pentsiodunentzat igoera handiago bat (% 4 baino gehiago).
  • Itunpeko ikastetxeetako langileek gehiago kobratuko dute.
    Soldata-igoera unibertsitatez kanpoko ikastetxeetako langileen soldata-igoeraren
    berdina izango da (%2 baino gehiago).

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko urtarrilak 31

    EZ DA EGIA familia-eredu berrien inguruko kontziliaziorako, berdintasunerako eta errespeturako neurriak direnik eta EZ DA EGIA gure gizartean dauden familia-eredu guztiekin errespetuzkoa den sistema denik.
    Nire familia, GURASO BAKARREKO FAMILIA, ez duzue kontuan hartu. "Semea edo alaba gutxienez 28 astez eta gehienez 32 astez egon ahalko da gurasoen zaintzapean", GURASO BI badauzka. Umeak guraso bakarra daukanean 16 ASTE BAINO EZ da egongo etxean. Hortaz, ume horrek ez dauzka eskubide berberak, diskriminatuta dago.
    NO ES VERDAD que este texto supone un paso de gigante en medidas de conciliación, igualdad y respeto a los nuevos modelos de familia y NO ES VERDAD que sea un sistema respetuoso con todos los modelos de familia que existen en nuestra sociedad.
    No tenéis en cuenta mi familia, FAMILIA MONOPARENTAL. “El hijo o hija podrá estar mínimo 28 y máximo 32 semanas al cuidado de ambas personas progenitoras”, si tiene DOS PROGENITORES. Si el niño tiene un progenitor sólo estará en casa 16 SEMANAS. Por lo tanto, ese niño no tiene los mismos derechos, estará discriminado.

  • Ana
    2019.eko urtarrilak 30

    No es cierto que el Gobierno Vasco reconozca y respete la diversidad de modelos familiares; una vez más ignoran a las familias monoparentales y discriminan a nuestros hijos/as. Casualmente la gran mayoría las familias monoparentales está encabezadas por mujeres. ¿Es así como el Gobierno Vasco quiere promover la igualdad de género, discriminando al modelo familiar monomarental?

  • 2019.eko urtarrilak 29

    ¿Para cuando se prevee que se apruebe la ley y cual es el procedimiento para que se apruebe?Para marzo podria estar aprobada?