(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Renove Planaren bidez, auto berriak erosteko laguntzak emango ditu Eusko Jaurlaritzak

2019.eko otsailak 07

Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Ekonomiako sailburua da.

 

Sailburuak iragarri du Jaurlaritzak Renove Plan bat jarriko duela martxan.

 

Planaren bidez, diruzko laguntzak emango zaizkie autoa aldatu

eta berri bat erosten dutenei.

Plan hori bat dator klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko konpromisoarekin. Konpromiso horretan lanean ari dira, hain zuzen,
Europako zein Euskadiko erakundeak.

 

Automozioaren sektorean —automobilen industrian, alegia— hartzen diren neurriek

ekonomia hobetu eta sektoreko salmentak areagotu behar dituzte, baina ingurumena kaltetu gabe.

 

Eusko Jaurlaritzak helburu hauek lortu nahi ditu Renove Planaren bidez:

  • konbustiozko auto zaharrak ordezkatzea
  • auto elektrikoaren erabilera bereziki sustatzea
    Hala eta guztiz ere, beste mota bateko ibilgailuak (hibridoak eta gasolina edo diesela erabiltzen dutenak) erosten eta erabiltzen dira oraindik.

Ekonomia, orain, mantsoago ari da hazten, eta Eusko Jaurlaritzak uste du

plan honek ekonomiari eta automozioaren sektoreari lagunduko diela.

 

Bestalde, lantalde bat sortuko da sektore horrek etorkizunera begira

dituen erronkak aztertzeko, eta lantalde horrek Eusko Jaurlaritzaren babesa izango du.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau