(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko otsailak 12

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Arantza Tapia Ekonomiako

sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu diren azaldu dute.

 

Lanbide Heziketako V. Euskal Plana

 

Kristina Uriarte sailburuak esan du Gobernu Kontseiluak Lanbide Heziketaren

(LH) barruko ikasketei buruzko plana onetsi duela; bosgarrena, alegia.

 

Plan horren asmoa da LHa amaitzen duten ikasleak prestatuta egotea eta jasotako

prestakuntzaren ondoren bizi garen gizarte-mota berri honetan aurrera egiteko

behar dituzten tresnak izatea.

 

Laugarren industria-iraultzaren eta 4.0ren gizartea.

 

Gizarte honetan aldaketa asko ari dira gertatzen, eta oso azkar, gainera.

 

Bereziki, teknologiaren arloan.

 

Pertsonek prestatuta egon behar dute sortuko diren lan-mota berrietan lan egin

ahal izateko, eta enpresek lehiakorrak izan beharko dute.


Baina gizartean, pertsonen balioekin zerikusian duen horretan eta giza garapen

jasangarrian
 ere egin behar da aurrera.

 

ZUZENEAN zerbitzua

 

Herritarren arretarako Eusko Jaurlaritzaren zerbitzua da ZUZENEAN.

 

Zerbitzu publiko bat da, doakoa. Herritarrek egiten dituzten era guztietako

kontsultei erantzuten die zerbitzu honen bidez Eusko Jaurlaritzak.

 

2018an aurreko urtean baino askoz ere jende gehiagok erabili zuen zerbitzu hau.

 

Eusko Jaurlaritza oso pozik dago horrekin; izan ere:

  • 900 mila kontsulta baino gehiago jaso ziren urte osoan.
  • Egunean 3,500 kontsulta baino gehiago izaten dira.
  • Kontsultarik gehienak aurrez aurre egiten dira, Eusko Jaurlaritzak Bilbon,
    Gasteizen eta Donostian dituen bulegoetan.

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko otsailak 12

    Interesante la propuesta de trabajar en un marco sostenible, basándose en la incorporación de competencias que logren hacer frente a las nuevas necesidades de empleabilidad de las personas y competitividad de las empresas”, que los estudiantes sean agentes de su propio desarrollo y de cambios que la sociedad necesita. El presente es hoy no esperemos mañana para hacer cambios en los diferentes escenarios.