(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

OGPren barruko (Open Goverment Partnership) ekintza-planak nola ebaluatzen diren azaltzeko jardunaldia

2019.eko otsailak 15

Gustavo Pérez Ara IRMren arduraduna da

 

OGPren parte ere bada.

Bilboko Artxibo Historikoan egin den jardunaldi batean hartu du parte Gustavok, OGPren

parte diren toki- eta estatu-gobernuen ekintza-planak ebaluatzeko IRM-n nola lan egiten

duten azaltzeko.

 

Euskadiko OGPren parte diren erakundeek antolatu dute jardunaldia.

 

Erakunde hauetako ordezkariak izan dira jardunaldian:

  • Ohiko Foroa.
  • Foro Irekia.
  • Euskadiko OGPren ekintza-plana egiten ari diren konpromiso-taldeak.

 

Gustavok esperientzia handia du ekintza-planetan, eta ekintza-plan horiek egiteko eta

ebaluatzeko zer metodo erabiltzen dituen azaldu die.

IRM zer den eta nola funtzionatzen duen ere kontatu du.

 

OGPn parte hartzen duten herrialdeak beren ekintza-planak garatzerakoan aurrera nola

egiten ari diren jarraitu daiteke IRMren bidez.

 

Herrialde bakoitza zertan den jakiteko txosten bat egiten du urtero IRMk

 

Txosten horiek balio dute:

  • zer hobetu dezaketen esateko.
  • partaide diren herrialdeen arteko elkarrizketa bultzatzeko.
  • gobernuen eta herritarren arteko erantzukizuna sustatzeko.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau