(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

4. Inklusio Planak desgaitasuna duten pertsonek lana eduki dezaten laguntzen du

2019.eko otsailak 13

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua da.

 

Sailburuak Deustuko Unibertsitatean parte hartu du, Bilbon, jardunaldi honetan

Enplegua eta Aniztasuna, lehiakortasuna irabazteko gakoak.

 

Jardunaldian, sailburuak Eusko Jaurlaritzaren 4. Inklusio Planaz hitz egin du, eta

desgaitasuna duten pertsonek lan-merkatuan, hau da, lan-munduan, duten egoerari

buruzko datuak eman ditu.

 

Espainiaren barruan, Euskadiko desgaitasundunek daukate lan-egoerarik onena:

  • Jarduera- eta enplegu-tasarik handiena:
    Desgaitasuna duten 10 pertsonatik 4k lan egiten dute (%39,4)
  • Langabezi-tasa txikinean: 100 pertsonatik 16 dira lanik ez dutenak (%15,9)
  • Desgaitasuna duten 3tik 2k enpresa arruntetan, sektore publikoan edo
    autonomo bezala egiten dute lan gainerakoek lan-zentro berezietan.

 

Euskadin desgaitasuna dutenen artean, 80 milatik gora 16 eta 64 urte artekoak dira,

hau da, lan egiteko adinean daude.

 

80 mila horietatik, 25 milatik gora lanean zeuden.

 

Hau da, 100 pertsonatik 33k baino gehiagok.

 

Datu horiek onak dira Auzolanatik egiten den lanari esker, non parte hartzen baitute

hirugarren sektoreko entitateek eta gizarte eragileek.

 

Enplegua sortzeko dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak laguntzak eman ditu desgaitasuna duten pertsonen lan-egoera

hobetzeko:

  • 2018an, Lanbideren bitartez: 47 milioi euro
    enplegu-zentro berezietan desgaitasuna duten pertsonek lan egin dezaten.
  • 2019an: Laneratze-enpresei 10 milioi baino gehiago, lanpostuak sortu eta mantentzeko
    _1 milioi bat euro, lanean laguntza behar duten desgaitasundun pertsonen enplegurako.

 

Inklusio Planean ere laguntzak daude lanpostuak egon daitezen lanean

laguntza gehiago behar duten desgaitasundun pertsonentzat.

 

Hori bi modutan egiten da:

  • Laguntzak emanez pertsona hauen gaitasun fisiko, psikiko edo
    intelektualetara egokitutako lanpostuak dituzten enpresei.
  • Laguntzak emanez desgaitasuna duten pertsonei lanean laguntzeko
    profesionalak jartzen dituzten enpresei.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau