(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Euskadiko Renove Plana: 2019ko martxoaren 1etik aurrera egiten diren ibilgailu-aldaketetarako laguntzak

2019.eko otsailak 14

Eusko Jaurlaritzak Renove Plana onartu berri du.

 

Plan horren bidez dirulaguntzak emango zaizkie

autoa aldatu eta berria erosi nahi dutenei.

 

Plan hori bat dator klima-aldaketaren arazoari aurre egiteko konpromisoarekin. Konpromiso

horretan lanean ari dira, hain zuzen, Europako zein Euskadiko erakundeak.

 

Lan-mahai bat sortu da, planaren nondik-norakoak aztertzeko.

 

Mahai horretan ibilgailuen kontzesionarioetako elkarteek parte hartzen dute.

 

Elkarteetako ordezkariek uste dute salerosketetarako dirulaguntzek

atzeraeraginezko izaera izan beharko luketela.

 

Horrek zera esan nahi du: Energiaren Euskal Erakundeak 2019ko martxoaren 1etik aurrera

egindako salerosketen gaineko eskabideak onartuko dituela. Hain zuzen, erakunde hori

arduratuko da dirulaguntzen eskabideak jaso eta izapidetzeaz.

 

Zein dira Renove Planaren helburuak?

 

  • Energia gutxiago kontsumitzea garraiobideetan (gutxiago kontsumitzen duten
     ibilgailuak bultzatuz).
  • Garraioak ingurumenean eragiten duen kaltea murriztea.
  • Jendea bultzatzea orain arte erabili ez diren eta garbiagoak diren beste erregai
     batzuk (gasa, hidrogenoa, elektrizitatea...) erabiltzera errepide bidezko garraioan.
  • Ibilgailu kutsagarrien ordez, gutxiago kutsatzen duten ibilgailuak erabiltzea
     (hibridoak, gasolina edo A gasolioa darabiltenak eta abar).

 

Zein izan daitezke dirulaguntzen onuradun?

 

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro bideratuko ditu plan honetara.

Honako hauek eska ditzakete laguntzak:

  • Pertsona fisikoek; hau da, partikularrek.
  • Pertsona juridikoek, hala nola enpresek.

 

Biek bete behar dute baldintza hau: bizilekua Euskadin edukitzea edo zergak Euskal

Autonomia Erkidegoan ordaintzea.

 

Kontzesionarioek edo ibilgailuak alokatzen dituzten enpresek ezingo dituzte laguntzak

eskatu.

 

Zer baldintza bete behar dira laguntzak eskuratu ahal izateko?

 

  • Ibilgailuekin zera egin beharko da:
- Txatarrera eraman. Hau da, ibilgailua guztiz txikitu behar da,
eta Renove Plana indarrean jartzen denetik aurrera.
- Baja eman behin betiko.
- Furgonetek 7 urte edo gehiago izan beharko dituzte lehendabizikoz matrikulatu
zirenetik; eta autoek, berriz, 10 urte.

 

  • Laguntza eskatzen duenak:
- ibilgailuaren jabea izan behar du 2019ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik

 

  • Erosten den ibilgailuak ezaugarri hauek eduki behar ditu:
- Gasolina- edo diesel-ibilgailuek A energia-kalifikazioa eduki behar dute.
- N1 kategoriako ibilgailuek emisio-taulan adierazitakoa bete behar dute.
 

Laguntzak eskatu ahal izateko informazio guztia

aurkituko duzu Energiaren Euskal Erakundearen webgunean: www.eve.eus

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko martxoak 03

    hola,tengo intención de comprarme coche esté mes y quiero saber si el concesionario me tiene que dar algún documento para solicitar el plan renove y si tengo que llevarlo al achatarramiento yo o lo puede hacer el concesionario.gracias anticipadamente