(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko otsailak 19

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait erabaki

hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak hartutako erabakiak

azaldu ditu.

 

Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lan-eremuan

 

Gobernu Kontseiluak adierazpen bat onartu du lan-eremuan emakumeen eta gizonen arteko

berdintasuna bultzatzearen alde.


Otsailaren 22an ospatzen da Emakumeen eta Gizonen Soldata Berdintasunaren aldeko

Europako Eguna.

 

Haren harira onartu du Eusko Jaurlaritzak adierazpena.

 

Erakutsi nahi du konprometituta dagoela soldaten desberdintasunaren arazoarekin. Lan bera

egiteagatik emakumeek gizonek baino gutxiago kobratzeaz ari gara.

 

Alde horri “soldata-arrakala” esaten zaio, eta diskriminazioa eragiten die emakumeei gure

gizartean.

 

Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzak, erakunde gisa,

erantzukizunez jokatu behar duela gai honetan

eta soldata-arrakala gainditzen lagundu behar duela.

 

Halaber, adierazi du zaila dela gaia behar bezala tratatzea,
baina horretarako lanean ari direla gizarte-eragileekin.

 

Eusko Jaurlaritzak zera lortu nahi du 2030. urterako:
Euskadi soldata-arrakala txikiena duten Europako bost herrialdeen artean egotea.

 

Izan ere, soldata-berdintasuna justua eta beharrezkoa da, eta gizarte osoarentzat

onuragarria.

 

Osakidetzaren EPEa

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azken egunotan atera diren albisteak aipatu ditu;

Osakidetzako EPEari eta prozesu hori auzibidean jartzeari buruzko albisteak, alegia.


Zehazki, esan du:

 

  • Eusko Jaurlaritzak ez duela jaso Fiskaltzaren jakinarazpenik.
  • Osasun sailburu Jon Darpon uneoro ari da epaitegietatik eskatzen diotenari
    erantzuten eta horregatik ez dauka zentzurik kargua utz dezala eskatzeak.

 

Erkorekak Osakidetzaren EPEaren nondik-norakoak ere azaldu ditu:

  • 86 epaimahai eratu ziren probak kontrolatzeko.
  • Epaimahai horietan 1.250 adituk parte hartu zuten.

 

Ildo horretan, gaineratu du erakunde batek ezin duela inolaz ere aurreikusi konfiantza hori

hautsi egingo denik.


Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau