(ebaluazioan)
Berriak Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Eu

Asteklima: ia 100 jarduera, publiko guztientzat

2019.eko otsailak 25

Asteklima Euskadiko Klima Aldaketari buruzko astea da.

Martxoaren 1etik 10a bitartean egingo da, Euskal Autonomia Erkideko 50 lekutan

(herrietan eta hirietan).


Mota horretako astea egiten den aurreneko aldia da. ‘Change the Change’ Nazioarteko

Biltzarra izango da ekimen nagusia.


Berotze globalari buruzko 50 adituk parte hartuko dute. Guztira, 600 lagun inguru

joango dira biltzarrera.


Biltzar horrek ekitaldi jasangarrien “Erronka Garbia” ziurtagiria lortu du.

Horrek zera esan nahi du: ekitaldi guztia ingurumena zainduz antolatu dela.

Hona Asteklimaren helburua: herritarrek klima-aldaketaren arazoa kontuan hartzea,

eta laguntzea egoera hobetzeko, apurtxo bat bada ere.

Aste horretan, guztira,  92 jarduera desberdin antolatuko dira.

Klima-aldaketaren aurkako borrokarekin izango dute zerikusia jarduera guztiek.

Jardueren antolatzaileen artean hauek daude, besteak beste:

  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Donostiako Udala
  • URA, Uraren Euskal Agentzia
  • Ekoetxea, Kristina Enea Fundazioa, Unesco-Etxea…

 

Noiz izango da?

Martxoaren 1a eta 17a bitartean.

 

Non?

Euskadiko 49 herri eta hirietan, martxoaren 1etik 10a bitartean.

Donostian, martxoaren 6an eta 7an

 

Zenbat jarduera egingo dira?

Araban, 37; Bizkaian, 26; eta, Gipuzkoan, 23 lehenengo astean eta 6 bigarrenean.

 

Zer jarduera-mota egingo dira?

Adin guztietako jendeari zuzendutako hitzaldiak, tailerrak, jardunaldiak, erakusketak,

zinema-saioak, lehiaketak, ipuin‑kontaketak…

 

Jarduera guztietan, klima-aldaketari buruzko gaiak landuko dira.

 

Industria, zientzia eta kultura ere egongo dira islatuta. Sektore horiek ere lotuta

daudelako klimarekin. Izan ere, klimak beste gai batzuk ere ukitzen ditu, hala nola

osasuna, moda, diseinua, eraikinen eraikuntza, itsasoa eta kostaldea, landa-eremua edo giza eskubideak.

 

Oso jarduera interesgarriak egongo dira; besteak beste:

 

  • Slow Fashion” desfile bat Donostiako Miramar jauregian.
  • Argazki-erakusketak Donostiako Aquarium, Alderdi Eder eta Boulevard-ean.
  • Vitoria-Gasteizko Argazkilarien Elkartearen erakusketa bat, Gasteizen.
  • Txangoak itsasora, Itsas EkoMuseoaren Mater ontzian, Pasaiako portuan, eta
    Jaizkibel mendiko itsaslabarretan.

 

Eskola-umeentzako txango, hitzaldi eta tailerretan ikusi ahalko da zelako eragina

duen itsasoan klima-aldaketak.


Jarduerak doakoak izango dira, lekua erreserbatu behar da aurretik.

 

Asteklimari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, web-orri  honetan daukazu: www.asteklima.eus

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko otsailak 27

    Mmmm.... Una buena causa, pero... Tres políticos, los tres del mismo partido, en la misma foto. Campaña electoral. Acto pagado con la pólvora del rey. ¿Por qué me parece a mí que hay más salsa que caracoles, más envoltorio que contenido, más trapúa que pupúa...?Los otros dos no es que sean de echar cohetes, pero la presencia de Ernesto Gasco, el hombre más falso e insustancial que existe en la política vasca, no hace sino arrojar dudas sobre el alcance real del evento. Y la foto... no digamos.