(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskadiko kooperatiben konpromisoa, garapen jasangarriaren alde

2019.eko uztailak 11

Iñigo Urkullu lehendakariak eta María Jesús San José Lan eta Justiziako sailburuak

honako jardunaldi honetan parte hartu dute: "Kooperatiben konpromisoa,

Garapen jasangarriaren alde"


Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluak antolatu du jardunaldi hau, Euskadin

kooperatibek egiten duten lana aintzatesteko.

 

Lehendakariak esan du kooperatibek bete egiten dituztela  Garapen Jasangarrirako

2030 Agendaren Helburuak. Hau da:

  • Ekonomia hobetzen laguntzen dute, modu jasangarri batean.

  • Lanpostu onak dituzte, eta pertsonek dute garrantzia.

Euskadiko kooperatibak pertsonetan oinarritzen dira, eta, hartara, hau dena lortzen

dute:

  • Efizienteagoak eta lehiakorragoak dira

  • Beren inguruan gastatzen dute dirua, hobetzen jarraitu ahal izateko.

  • Pertsonei bizi-kalitate hobea eskaintzen die.

  • Modu jasangarri batean hazten dira:
     
    • ingurumenean

    • ekonomian

    • gizartean

 

Agenda 2030 osatzen duten herrialdeek esan dute Euskadiko kooperatibek helburu

horiek betetzen dituztela enpresa inklusiboak eta partizipatiboak direlako.

Enpresa inklusibo eta partizipatiboetan:

  • Laguntzen da langileek hobera egin dezaten, enpresan gustura egon daitezen.

  • Langileak jabeak ere badira, eta enpresako erabakiak hartzen parte hartzen

    dute

  • Lehentasuna ematen diete jasangarriak diren proiektuei, eta ingurumena

    errespetatzen dute.

  • Gauzak egiteko modu berriak bultzatzen dituzte arlo hauetan:

    • gizartean

    • ingurumenean

    • tenologian


 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau