(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak “Euskadiko Bonu Jasangarri”en esperientzia aurkeztu du NazioBatuen 2019ko Goi Mailako Foro Politikoan (HLPF)

2019.eko uztailak 16
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Iñigo Urkullu lehendakaria Nazio Batuen 2019ko Goi Mailako Foro Politikoan parte

hartzen ari da.

 

Foro horren helburua da munduko garapen jasangarriaren gaia lantzea, eta ziurtatzea

betetzen direla Garapen Jasangarrirako 2030 Agendaren Helburuak.

 

Lehendakariak aditzera eman du Foroan Euskadik nola egin duen aurrera garapen jasangarriaren arloan.

Gai hauen inguruko azalpenak eman ditu:

 

1.- Euskadiren pentsatzeko eta gauzak egiteko modua bat dator Garapen Jasangarriaren

Helburuekin.

Euskadi lehena izan da Europan Garapen Jasangarriaren 17 Helburuekin bat egiten eta

horiek ezartzen.


2.- Euskadi da  Herri bat...

  • Oso balio argiak dituena

  • Hobera egiten ari dena kohesio sozialean

  • Migratzaileekin solidarioa eta irekia dena

  • Ingurumena babesten duena eta aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzen

    duena
  • Modu jasangarrian hazten dena eta kalitatezko enplegua eskaintzen diena,

    batik bat, gazteei

  • Emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko

    lanean diharduena.

 

3.- Euskadiko Bonu Jasangarrien esperientzia:

Eusko Jaurlaritzak Bonu Jasangarri batzuk jaulki ditu, 1.100 milioi eurokoak.

Diru-kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoak Euskadin gauzak egiten gastatzeko

daukan diruaren zati handi bat da.

Eusko Jaurlaritzak honetan inbertituko du Bonu Jasangarriak salduta lortu duen dirua:

  • Zatirik handiena, pertsonei oinarrizko zerbitzuak eskaintzen.

  • Zati txikiago bat, ingurumena babesten.

 

Eusko Jaurlaritza oso pozik dago bonuekin lortutako emaitzarekin. Arrazoiak:

  • Inbertitzaile asko egon ziren.

  • Erabilgarri zegoena baino askoz diru gehiago eskatu zuten.

  • 13 herrialde desberdinetako inbertitzaileek parte hartu zuten.

4.- Euskadik daukan autogobernuari esker, ongizatea lor daiteke Euskadin.

Autogobernuak esan nahi du gobernatzeko modu propioa duela, eta erabaki dezakeela

nola finantzatu eta garatu politika publikoak.

 

Azkenik, Iñigo Urkulluk esan du Euskadin lanean jarraituko dutela honelako mundu bat

lortzeko:

  • Mundu bat, non pertsona guztiak berdinak izango garen

  • Jasangarria, inguruneari kalterik egin gabe luzaroan iraungo duena

  • Solidarioa, hau da, mundu bat, non pertsonak batuta bizi diren, elkarri

    lagunduz, dituzten proiektu eta interesetan.

  • Bidezkoa
Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau