(ebaluazioan)
Berriak Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Nazio Batuen erakundeak Basque Industry 4.0 estrategia hartu du industria-garapenerako eredu gisa

2019.eko uztailak 18

Nazio Batuen erakundea da UNIDO; industria-garapenean espezializatuta dago, eta

askotan bisitatu du Euskadi, Eusko Jaurlaritzaren  Basque Industry 4.0 estrategia

ezagutzeko.

 

UNIDO erakunde bat da, industria bultzatzen duena…

  • Pobrezia gutxitzeko.

  • Munduko herrialde guztiek industrian parte hartzeko.

  • Naturarentzat jasangarria

 

Erakunde horrek bi urtetik behin txosten bat egiten du, aditzera ematen duena zer

egiten den gai honen inguruan, herrialde desberdinetan.

2020ko txostenean, Basque Industry 4.0 estrategiak zer egiten duen kontatuko da,

 helburu izanik beste herrialde batzuk eredutzat hartzea Euskadik egiten duena.

 

Horregatik, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegiturako sailburu Arantxa Tapia Vienara

joan da Nazio Batuen egoitza bisitatzera.

 

Bisitan zehar, Eusko Jaurlaritzako eta Nazio Batuen erakundeko ordezkariek gai

hauetaz hitz egin zuten:

 

Basque Industry 4.0 estrategia, eredu gisa

UNIDOk 2020an argitaratuko duen txostenean, honako hauek aztertuko dira:

  • Industriaren etorkizuna.

  • Teknologia berriek duten eragina, teknologia horiek erabiltzen dituzten

    herrialdeetako industriaren ekoizteko eta lan egiteko moduan.

 

Kasu honetan, teknologia berri hauetaz jardungo dute, besteak beste:

  • Robotika, zeinaren bidez robotak diseinatzen eta sortzen baitira.

  • Adimen Artifiziala, zeinaren bidez programa informatikoak sortzen baitira,

    pertsona baten buruak egiten dituen gauzen antzekoak egiten dituztenak.

    Adibidez: zerbait egiten ikasi.

  • Big data edo datu masiboak: datu-base oso handiak dira, eta horiek tratatzeko,

    sistema bereziak erabili behar dira.

 

Txostenean, Euskadik egiten duen lanari buruz ere jardungo da. Izan ere...

  • Oso interesgarria da, eta eredugarria beste herrialde batzuentzat.

  • Administrazio publikoek eta enpresek batera lan egiten dute, eta hori ez da

    normalean hala gertatzen beste herrialde batzuetan.

Agenda 2030 eta Garapen Jasangarrirako Helburuak industrian

Aste honetan zehar, Iñigo Urkullu lehendakariak (New Yorketik) eta Arantxa Tapia

sailburuak (Vienatik) aditzera eman dute Euskadi zer ari den egiten Agenda 2030eko

helburuak betetzeko:

 

SPRI Taldeko zuzendari nagusi Alex Arriola Vienan izan da Tapia sailburuarekin.

Sailburuaren eta SPRIko zuzendari nagusiaren ustez, oso interesgarriak dira Nazio

Batuen erakundeak aholkatzen dituen prozesuak, helburu hauek betetzeko:

  • Garapen Jasangarriaren Helburuak azkarrago betetzea.

  • Ondo betetzen ote diren jakitea.

2019ko martxoan:

  • Nazio Batuen Munduko Itunak

  • Eusko Jaurlaritzak

  • Bizkai, Araba eta Gipuzkoako enpresa-elkarteek

Akordio bat sinatu zuten Agenda 2030i laguntza eta bultzada emateko, helburu izanik

Euskadiko industriak modu jasangarri batean lan egitea.

 

VienakoKapsch TrafficCom enpresara bisita

Eusko Jaurlaritzako ordezkariek eta Austriako Advantage enpresak Vienako Kapsch

TrafficCom enpresa bisitatu dute.

 

Enpresa horrek Garraio Sistema Adimendunen zerbitzuak eskaintzen ditu, eta Bilboko

Iberdrola Dorrean dauka berrikuntza-zentro bat.

 

Austriako Advantage sozietateak zerbitzuak eskaintzen dizkie SPRI taldeko enpresei,

honako hauek nahi badituzte:

  • Inportatzaileak, hau da, Euskaditik kanpoko enpresak, Euskadiko produktuak

    beren herrialdeetara eraman nahi dituztenak.

  • Banatzaileak, hau da, Euskadiren produktuak beste herrialde batzuetan

    banatzen dituzten enpresak.

  • Ordezkari komertzialak, hau da, enpresa baten produktuak beste enpresa

    batzuei ezagutarazten dizkienak, eros ditzaten.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau