(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Industria arloko enpresei laguntzeko modu berriak jarri ditu martxan Eusko Jaurlaritzak.

2019.eko uztailak 22

Iñigo Urkullu lehendakariak,

Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapiak

eta Ogasun eta Ekonomiako sailburu Pedro Azpiazuk

Euskadiko industriako alorreko enpresei

nola lagunduko dioten azaldu dute.

 

Eusko Jaurlaritzak finantzaketa-tresna berriak

jarriko ditu martxan industriako enpresentzat:

  • dauden enpresak indartzeko.

  • enpresa berriei egonkortasuna emateko.

 

Horretarako, enpresa bakoitza zer egoeratan dagoen aztertuko da, hau da,

enpresak urteak daramatzan jardunean ala enpresa berria den.

Horrela, Eusko Jaurlaritzak eta Euskadiko enpresek

diru-inbertsioak dituzte 3 fasetarako:

  • Inbertsioa hasiera fasean: hasi berriak diren enpresentzat

    edo lekua hartzen ari diren enpresentzat, hau da,

    gauza berriak martxan jarri nahi dituzten enpresentzat.

  • Epe laburreko inbertsioa: hazten dauden enpresentzat.

  • Epe luzeko inbertsio zuzena: Euskadiko ekonomiarentzat

    garrantzitsuak diren enpresentzat.

 

Inbertsioak lortzeaz gain,

enpresek bermeak eta maileguak lortu ahal izango dituzte.

 

Mota horretako laguntzekin Eusko Jaurlaritzak nahi duena hauxe da:

  • enpresak luzaroan finkatzea Euskadin.

  • enpresek lanpostu berriak sortzea.

  • Euskadiko ekonomiari hazten laguntzea.

 

Urte bete darama Eusko Jaurlaritzak lanean

enpresak finantzatzeko moduari esker:

  • erantzunak eman ahal izateko merkatuek huts egiten badute.

  • inbertsioak modu efizientean antolatu ahal izateko.

 

Dagoeneko, Eusko Jaurlaritzak jarri ditu martxan funts mota bi:

Funts horiei esker:

  • diru-kopuru bat egongo da enpresei laguntzeko.

  • euskal enpresei lagunduko zaie beste enpresa batzuekin lehiatzen

    eta hobeak izaten.

 

Hona hemen bi funts-mota horiek:

 

1.- Finkatuz funts publikoa:

Epe luzeko inbertsioetarako Eusko Jaurlaritzak gordetzen duen dirua.

Diru hori Finantzen Euskal Institutuak kudeatzen du.

2019an 75 milioi euro egongo dira funts horretan

eta 2020an, 100 milioi euro.

 

2.- Funts publiko eta pribatua:

Eusko Jaurlaritzaren eta enpresa pribatuen dirua da.

ABE Capital Partner enpresa pribatuak kudeatzen du.

Hasieran, 100 miloi euro izango ditu

eta gero, 200 milioi euro.

Funts hori enpresa berriei emateko da,

merkatuan lehiatu eta beren produktuak saltzen laguntzeko.

 

Funts hori martxan jarriko duela jakinarazi dio Eusko Jaurlaritzak Balore Merkatuaren Batzorde

Nazionalari, hark baimena eman dezan.

 

Funts horiek martxan jarri aurretik,

Eusko Jaurlaritzak 5 milioi euro arte banatu ditu

hasi berriak diren enpresa

eta enpresa txiki eta ertainen artean.

 

Orain arte, euskal enpresei laguntzeko Eusko Jaurlaritzak

honako hauek egin ditu:

  • dirua inbertitu lekua hartzen ari diren 41 enpresetan.

  • laguntza garrantzitsuak eman 6 enpresa txiki eta ertainei, haz daitezen.

  • CAFen parte-hartu, izan ere, trenak egiten baititu

    eta enpresa garrantzitsua baita Euskadiko ekonomiarentzat.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau