(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Emakundek euskal gizartearen sistema patriarkalari buruzko ikerketa bat hautatu du

2019.eko irailak 03

Emakunde Emakumearen Euskal Erakundea da.

 

Urtero, Emakundek bekak ematen dizkie ikertzaileei,

emakumeen eta gizonen berdintasunarekin lotutako gaiei buruzko ikerketak egin

ditzaten.

 

2019an hautatutako ikerketetako baten izenburua

“EAEko demokrazia patriarkala” da.

 

Ikerketa hori 4 emakumek egin dute: Jule Goikoetxea,

Lore Etxeberria, Estitxu Garai eta Nora Miralles.

 

Ikerketa horretan, aztertu dute ea zerk eragiten duen

euskal gizartean patriarkatua iraunaraztea,

eta ea horrek zer ondorio dituen emakumeen bizitzan.

 

Zer gai aztertu dira ikerketa egiteko?

 

Ikerketan aztertzen dira zer-nolako harreman motak eta desberdintasunak dauden

emakumeen eta gizonen egoeraren artean,

 4 gai hauetan:

1. Lan ordaindua
2. Ordainik gabeko lana
3. Ongizatea (familia)
4. Bizitza soziala eta politikoa

 

Gai horietan, zerk eragiten du gizonek oraindik ere

emakumeek baino egoera hobea izatea?

 

  1. Lan ordainduan:
  • Emakume gehiagok jarduten dute lanaldi partzialean.
  • Segregazioa dago emakumeek ikasketak hautatzen dituzten unetik bertatik.
  • Emakumeen lanpostuak gutxiago baloratzen dira
  • Emakumeek gizonek baino soldata txikiagoa kobratzen dute
    lan berbera egiteagatik, soldata-arrakala.

 

  1. Ordainik gabeko lanean:
  • Pertsonak eta senitartekoak zaintzeko lanak
    emakumeek egiten dituzte beti,
    ez dira lantzat hartzen,
    eta ez dira ordaindu beharrekotzat ikusten.

 

  1. Ongizatea
  • Gaur egungo familia-sistemak ere
    eragiten du patriarkatuak existitzen jarraitzea.
  • Familian, emakumeek lan hori guztia doan egiteari utziko baliote
    eta lan hori egiteagatik ordainduko balitzaie, orduan autonomia handiagoa izango lukete, eta bizimodu duinagoa.

 

  1. Bizitza sozialean eta politikoan
  • Emakumeek zailtasun handiagoak dituzte politikan
    edo erantzukizun- edo botere-postuetan egoteko.
  • Gizon gehiago dauden eta gizonek egiten dituzten jarduera gehiago dituzten
    esparru edo sektoreak
    gehiago baloratzen dira.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau