(ebaluazioan)
Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Talde batzuk besteengandik banatu egiten direla esan nahi du. Kasu honetan, lanbide-segragazioaz ari da: badira lan mota batzuk emakumeek bakarrik egiten dituztenak, eta badira beste batzuk gizonek bakarrik egiten dituztenak.

2019.eko irailak 03

Gasteizko Vital Fundazioaren Erakusketa Aretoan

izenburu hau duen erakusketa dago ikusgai: “Denentzako mundua,

ezintasunak gainditzen”.

 

Erakusketan, 50 argazki daude,

ONCEren 18. Argazki Lehiaketan parte hartu dutenen artean hautatuak.

 

ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionala da.

 

Argazkietan, desgaitasun-egoeran dauden pertsonak agertzen dira.

 

Marian Olabarrieta da Eusko Jaurlaritzako Gizarte Zerbitzuen zuzendaria.

 

Olabarrietak inauguratu du erakusketa, eta ONCEren lana baloratu du.

 

Azaldu du elkarteak 80 urte daramatzala lanean,

ikusteko, entzuteko, mugitzeko eta bestelakoak egiteko zailtasuna dituztenei

gizartean integratzen laguntzeko.

 

Horrez gain, Olabarrietak adierazi du, argazkiek erakusten digutenez,

irudi horiek benetakoak direla, eta horietan ikus dezakegunez,

zailtasunak zailtasun, aurrera egin daitekeela.

 

Esan du gure gizarteak

pertsona guztiei lagundu behar diela

lan-munduan, gizartean eta esparru guztietan integratzen.

 

Horrela gizarte justuagoa izango baitugu.

Erakusketaren irekitze-ekitaldian izan dira hauek ere:

  • Juan Carlos Andueza, ONCEren lurralde-ordezkaria.
  • Rafael Ledesma, ONCEren Lurralde Kontseiluko presidentea
  • Emilio Sola, Arabako Gizarte Zerbitzuetako foru-diputatua
  • Livia López, Gasteizko Udaleko osasun-publikoko zinegotzia
  • Asier Urresti, Vital Fundazioaren zuzendari nagusia

 

 

“Denentzako mundua, ezintasunak gainditzen” erakusketari buruzko datuak

Non? Araba Aretoan. Posta kalea, 13-15 Vitoria-Gasteiz

Noiz? Irailaren 26ra arte

Ordutegia: Astelehenetik larunbatera (arratsaldeko 6:00etatik 8:30era)
Igande eta jaiegunetan (12:00etatik 2:00etara eta arratsaldeko 6:00etatik 8:00etara)

 

ONCEren lehiaketari buruzko datuak

  • Lehiaketan 1.377 argazki jaso dira
  • 57 herrialdetako 466 egilek hartu dute parte
  • Argazkilaritzan adituak direnek osatu dute epaimahaia
  • Euskal erakundeen eta argazkilaritza-elkarteen laguntza izan du

 

Irabazleen zerrenda hemen ikus daiteke:

www.oncefoto.es

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau