(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko irailak 10

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak eta Cristina Uriarte Hezkuntzako

sailburuak Gobernu Kontseiluan zer gai jorratu eta zer erabaki hartu diren azaldu dute.

 

Aurrekontuen negoziazioaz

 

Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritzaren Ogasuneko sailburuak bilerak egingo dituela

 laster Eusko Legebiltzarreko oposizioko hiru alderdi politikoekin, aurrekontuak

negoziatzeko.

 

Espainiak gobernurik gabe jarraitzen du, eta baliteke datorren azaroaren 10ean berriz

 ere hauteskunde orokorrak izatea.

Baina Erkorekak esan du, hauteskundeak izanagatik ere, EAEko aurrekontuei buruzko

 negoziazioak egin egingo direla, eta badagoela akordioetara iristeko aukera.

 

Eusko Jaurlaritzak uste du ez dagoela hauteskundeak berriz egiteko arrazoirik.

Eta iruditzen zaio Espainian ez dagoela adostasunik, bi aldeek, PSOEk eta Podemosek,

borondaterik ez dutelako.

Hala ere, oraindik akordioa posible dela uste du.

 

Eusko Jaurlaritzako funtzionarioen soldatez.

 

Gobernu Kontseiluak euskal sektore publikoaren langileen soldatei beste igoera bat

egitea onetsi du.

Izan ere, 2019an soldatak 2,5 igotzeko konpromisoa hartu zuen Eusko Jaurlaritzak.

Otsailean, 2,25 igo ziren.

Eta orain, irailean, 0,25 igo dira.

 

Erkorekak, bide batez, beste hau ere iragarri du:

 

  • Urtea bukatu aurretik, langile publikoen pentsio-planen ekarpenak igotzea

    onetsiko du Gobernu Kontseiluak.

  • Hilabete honetan, irailean, Funtzio Publikoaren mahai orokorrak bilera egingo

    du, sindikatuen eta Eusko Jaurlaritzaren artean langileen lan-baldintzak

    negoziatzeko; tartean, sektore publikoko langileen soldata-igoerak.

 

Hezkuntzaz

 

Cristina Uriarte Hezkuntzako sailburuak esan du Eusko Jaurlaritzak 606 milioi euro

emango dizkiela ikastetxe pribatu ez-unibertsitarioei.

Itunpeko ikastetxe esaten zaie laguntza publikoa jasotzen duten zentro pribatu horiei.

 

Ikasturte honetan iazkoan baino 27 milioi euro gehiago emango zaie.

Ikastetxe horietako langileen soldatak ere igo dira.

 

2019-2020 ikasturtean, 314 itunpeko ikastetxe izango da EAEn:

  • 34, Araban.

  • 160, Bizkaian.

  • 120, Gipuzkoan.

 

Guztira, 7 mila ikasgela baino gehiago dituzte ikastetxe horiek, heziketa-etapa

hauetan:

 

  • Haur Hezkuntza (bigarren zikloa)

  • Lehen Hezkuntza

  • Bigarren Hezkuntza

  • Batxilergoa

  • Lanbide Heziketa

 

Gai-zerrenda

Prentsa-dosierra

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau