(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko irailak 17

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak bilera egin du aste honetan, eta zenbait

erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak

eta Osasuneko sailburu Nekane Murgak

Gobernu Kontseiluak hartutako erabakiak azaldu dituzte.

 

Politika orokorrari buruzko eztabaia Eusko Legebiltzarrean

 

Politika orokorrari buruzko eztabaida egingo da Eusko Legebiltzarrean hurrengo

ostiralean.

 

Iñigo Urkullu lehendakariak prest du jada bere hitzaldia, eta bidali du dagoeneko Eusko

Legebiltzarrera.

 

4 gai nagusi landuko ditu lehendakariak bere hitzaldian:

 

 

Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetako azken urtean zer egingo duen ere kontatuko

du lehendakariak:

 

  • Ekonomia suspertu, eta lanpostu gehiago eta hobeak sortu.
  • Hezkuntzaren Lege berria Eusko Legebiltzarrari aurkeztu, onar dezan.
  • Euskadiko iraganari eta ETAren indarkeriari buruzko hausnarketa egin.
  • Autogobernuari esker lortu dena onartu.

 

 

Euskadiko etorkizuneko, hau da, hemendik 2030era bitarteko gaiez ere arituko da

lehendakaria.

 

Lankidetza eta akordioa bide lagun hartuta, euskal gizarteak aurrera egitea nahi du

Eusko Jaurlaritzak, Agenda 2030 eta Garapen Jasangarriko helburuek diotena lortzeko.

 

Espainiako Gobernuari buruz

 

Josu Erkoreka bozeramaileak esan du Eusko Jaurlaritza oso kezkatuta dagoela

 Espainian gobernua osatzeko negoziazioen gorabeherak direla eta.

 

Beste hauteskunde batzuk egingo direla uste du, eta hori gertatzen bada, akordio

batera iristeko gai zergatik ez diren izan azaldu beharko liekeela alderdi politikoek

gizarteari, hori baita haien erantzukizuna.

 

Polizia-gehiegikerien biktimei buruz

 

Erkorekak esan du onartu dela polizia gehiegikerien biktimen erreparaziorako

eskabideak aurkezteko ebazpena.

 

Gehiegikeria horiek nozitu dituzten pertsonek ordain bat eska dezaketela jasotzen du

lege berriak.

 

Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Agirian argitaratzen denetik 2 urte izango dira

eskabideak aurkezteko.

 

Denbora luzea da:

 

  • biktimek legea ezagutu dezaten
  • Administrazioak eskabideak aztertu eta behar bezala ebatzi ditzan.

 

Lehen Mailako Arretarako Osakidetzak deitu duen EPEari


Nekane Murga Eusko Jaurlaritzaren Osasuneko sailburua da.

 

Murgak iragarri du datorren urtean, urtarriletik ekainera bitartean egingo direla

Osakidetzaren Lehen Mailako Arretarako EPEaren barruko azterketak.

 

Guztira, 215 lanpostu aterako dira lehiaketara:

 

  • Familia eta Komunitateko Medikuntzako 176 lanpostu
  • Medikuntza Pediatrikoko 39 lanpostu

 

Eusko Jaurlaritzak lehen mailako arretak kalitatezko zerbitzua ematea nahi du, eta

horregatik da garrantzitsua lanpostuak egonkorrak izatea.

 

Urriaren 8an, Eusko Legebiltzarrari beste EPE eredu bat aurkeztuko zaiola ere iragarri

du sailburuak.

 

Neurri berriak hartuko dira, hala nola deialdia eta probak orain arte baino azkarrago

egitea.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau