(ebaluazioan)
Berriak Gobernantza Publikoa eta Autogobernua
Eu

Eusko Jaurlaritzak neurriak onartu ditu, desgaitasun intelektuala dutenek EAEko sektore publikoan enplegu bat lortzeko aukera izan dezaten

2019.eko urriak 01

% 33ko edo gehiagoko desgaitasun intelektuala dutenek

gainerakoen aukera berberak izango dituzte

lanpostu bat eskuratu ahal izateko EAEko Administrazioan

eta haren erakunde autonomiadunetan.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak zenbait neurri onartu ditu

lanpostu publikoen % 2 talde honentzat gordetzeko.

 

Horrek esan nahi du EAEko sektore publikoko 100 enplegutik

gutxienez 2 desgaitasun intelektuala dutenentzako izan behar direla.

 

Neurri horiek lotuta daude 2020ko Enplegu Plan Estrategikoarekin,

eta lanerako eskubidea bermatzen dute, tratu-berdintasunean eta diskriminaziorik

gabe. 

 

Enplegu publiko bat eskuratzeko oposizioa egin behar da.

 

Ondo antolatu beharreko prozesua da, eta zenbait fase ditu.

 

Eusko Jaurlaritzak 8 ekintza onartu ditu prozesu hori gauzatzeko:

  • Desgaitasun intelektuala dutenekin

    lan egiten duten elkarteekin elkarlanean aritu.

  • Aztertu zer lanpostu diren egokiak pertsona horientzat,

    egokitu edo moldatu beharrik badagoen ikusi.

  • Oraingo Lanpostu Zerrenda aldatu,

    pertsona horientzako lanpostu espezifiko batzuk sortzeko.

  • Pertsona horien beharretara egokitutako hautaketa-prozesu bat egin.

  • Lan-poltsa baterako deia egin, lanpostuak

    pertsona horiek bete ahal izan ditzaten.

  • Lehenengo fasea diseinatu, pertsona horiek lanean hasten direnerako:

    prestakuntza, laguntza ematea edo tutorizazioa.

  • Lan-poltsak arautzen dituzten arauak egokitu.

  • Lanpostuen eskaintza argitaratu,

    bai eta lanpostu horiek betetzeko hautaketa-prozesuaren deialdia ere.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau