(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Euskal Autonomia Erkidegoko 6 proiektu aurkeztu dira Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 19. Astera

2019.eko azaroak 04
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Bilbon, Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren 19. Astea egingo da,

azaroaren 4tik 10era bitartean.

 

Azaroaren 4an hasiko da, Global Innovation Day egunarekin.

 

Berrikuntzaren Munduko Eguna esan nahi du horrek ingelesez,

eta Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziak antolatu du.

 

Global Innovation Day egunean, Iñigo Urkullu lehendakaria

eta Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Kontseiluko kideak egon ziren.

 

50 proiektuk baino gehiagok hartuko dute parte

Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren aste honetan.

 

Horietatik 6 Euskal Autonomia Erkidegokoak dira, eta berrikuntza disruptiboko

proiektuak dira.

 

Berrikuntza disruptiboari esker, merkeago sortzen dira produktu edo zerbitzu berriak,

eta errazago erabil daitezke.

 

Gainera, hauek dira produktu edo zerbitzu horien ezaugarriak:

  • bezero berrientzat dira.
  • normalean horrelako produktuak egiten ez dituzten
    enpresa edo erakundeek sortzen dituzte.

 

Manuel Salaverria Innobasqueko presidenteak azaldu zuen

berrikuntza disruptiboak lehiakortasuna hobetzen laguntzen duela,

hau da, beste enpresa batzuena baino hobea den produktu edo zerbitzu bat eskaintzen

duela.

 

Hauek dira Euskal Autonomia Erkidegoko 6 proiektuak:

 

  • Biotech Foods: laborategian sortzen dute okela,
    animaliarik ez hiltzeko eta klima-aldaketaren aurkako borrokan laguntzeko.
  • Graphenea: grafenoa ekoizten dute, eta gehiago erabil dadin dabiltza lanean.
    Gauza asko egiteko erabil daiteke grafenoa,
    adibidez energia elektrikoa sortzeko eguzkiaren energia erabiliz.
  • Naiz Fit: mugikorrerako aplikazio bat da, pertsonek aukera izan dezaten
    duten gorputzaren arabera arropa nola geratuko zaien ikusteko.
  • Polimerbio: material biodegradagarriak erabiltzen ditu
    pertsonen bizimodua hobetzen laguntzeko.
    Adibidez: horrelako materialak ipintzen dira gorputzean
    ebakuntza gutxiago egin behar izateko.
  • The Art of Discovery: adimen artifiziala erabiltzen du
    medikamentu berriak aurkitzeko, esaterako:
    • zahartzaroa baretzeko
    • gaixotasun katastrofikoak geldiarazteko,
      hau da, pertsona asko gaixotzen edo hiltzen dituzten gaixotasunak.
      Esaterako minbizia edo malaria.

 

Adimen artifiziala

 

Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko irakasleak diren

Concha Bielzak eta Pedro Larrañagak ere

hartu zuten parte Global Innovation Day egunean.

 

Adimen artifizialari buruz hitz egin zuten,

eta berrikuntza disruptiboetan nola laguntzen duten azaldu zuten.

 

Gai hauek landu zituzten:

  • Adimen artifizialaren iragana, orainaldia eta etorkizuna.
  • Euskadiko RIS3 estrategiaren barruan
    gai hauen inguruan arrakasta izan duten adibideak:
    biozientziak, energia, elikadura,
    sormen- eta kultura-arloko industriak…
  • nola erabili adimen artifiziala
    eguneroko gauzetan etikoki

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau