(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko azaroak 12

Aste honetan bildu da Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseilua,

eta zenbait erabaki hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak , Josu Erkorekak,

zer akordio hartu dituzten azaldu du.

 

Azaroaren 10eko Espainiako hauteskundeen emaitza

 

Euskadin, gaur egun Eusko Jaurlaritza osatzen duten alderdiek

lortu dute boto gehien:

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ)

eta Alderdi Sozialistak (PSOE).

 

Alderdi horiek izango dute parlamentari gehien

Madrilen, euskal herritarrak ordezkatzeko.

 

Kidegoen eta Eskalen Legea


Funtzio Publikoaren Euskal Kontseilua bildu da Lakuan,

Kidegoen eta Eskalen Legea onartzeko.

 

Kidegoen eta Eskalen Legeak

administrazioko langileak antolatzen ditu,

herritarren beharrizanei egoki erantzuteko.

 

Legeak 2 kapitulu eta 19 artikulu izango ditu.

 

Lege horren bidez, 2004ko legea

eguneratu nahi da, helburu hauekin:

  • Administrazio Publikoko
    lanbide-talde eta -azpitaldeak
  • lanpostuen profilak modu erraz batean
    aldatu eta eguneratu ahal izatea.

 

Hala, Eusko Jaurlaritzak ohikotasunez eguneratuko ditu

administrazioko langileek izan behar dituzten

funtzioak eta prestakuntza.

 

Lege honek, halaber, prozesu batzuk ezarriko ditu

lanpostuak bermatzeko.

 

Eusko Jaurlaritzak 2020ko enplegu publikoaren eskaintzetan

jarriko ditu martxan prozesu horiek.

 

Gainera, baldin eta administrazio publiko batean

langileen % 40 behin-behinekoak badira

eta enplegu publikoaren eskaintza bat ateratzen bada,

lanean gutxienez 8 urte daramatzatenek

bestelako proba praktiko bat egingo dute.

 

Eusko Jaurlaritzak etekina atera nahi dio

administrazio publikoentzat lan egiten duten

baina lanpostu finkorik ez duten

pertsonen esperientziari.

 

Horrekin, Eusko Jaurlaritzak hau lortu nahi du:

  • gero eta pertsona gehiagok izatea lan egonkor bat
    administrazio publikoetan.
  • enplegu publikoaren eskaintzetara aurkezten diren
    pertsona guztien berdintasuna, merezimendua
    eta gaitasuna bermatzea.

 

Prentsa-txostena

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau