(ebaluazioan)
Berriak Osasuna
Eu

Eusko Jaurlaritzak aurten onartuko du pertsonek lehen mailako arretako profesionalak hautatu ahal izatea

2019.eko azaroak 14

Urtea amaitu baino lehen, Eusko Jaurlaritzak dekretu bat

onartuko du, pertsonei aukera emango diena honako hauek libreki hautatzeko:

  • erizainak
  • familia-medikuak
  • emaginak.

 

Dekretu horri esker, gainera, pertsona bakoitzak

erreferentziazko erizain bat eduki ahal izango du.

 

Eusko Jaurlaritza, era berean, sendagaiei

eta osasun-materialari buruzko dekretu bat

ari da lantzen erizainentzat.

 

Gainera, lehen mailako arreta hobetzeko,

Eusko Jaurlaritzak abian jarri du

pazienteen beharrak kudeatzeko beste modu bat.

 

Hala, erizainek zuzenean

artatu ahal izango dituzte kasu batzuk.

 

Horretarako, Eusko Jaurlaritzak 23 lanpostu berri

sortuko ditu erizaintzan,

Erakunde Sanitario Integratuetan (ESI)

ematen diren zerbitzuak hobetzeko.

 

Lanpostuok honela banatuko dira:

 

  • Debagoieneko ESI: erizain 1
  • Arabako ESI: 3 erizain
  • Arabako Errioxako ESI: erizain 1
  • Barakaldo-Sestaoko ESI: erizain 1
  • Barrualde-Galdakaoko ESI: 2 erizain
  • Bidasoko ESI: 2 erizain
  • Bilbo-Basurtuko ESI: 3 erizain
  • Debabarreneko ESI: 2 erizain
  • Donostialdeko ESI: 5 erizain
  • Uribeko ESI: 3 erizain.

 

Eusko Jaurlaritzak 2015etik lanean dihardu

Osakidetzako erizainen lana eta zeregina indartzeko.

 

Hori guztia Nursing Now Euskadi jardunaldietan

azaldu da.

 

Nursing Now Euskadi jardunaldiak

 

Nekane Murga Osasun sailburuak,

Araceli Garín UPV/EHUko Gradu eta Graduondoko errektoreordeak

eta Adelaida Zabalegi Espainiako Nursing Now-ren arduradunak

parte hartu dute Nursing Now Euskadi

jardunaldien inaugurazioan.

 

Osasun Sailak eta Osakidetzak

antolatuta egin dira jardunaldiak, Bilbon,

Bidebarrietako Liburutegian.

 

Hauek dira jardunaldien helburuak:

  • erizainen lana hobeto ezagutaraztea.
  • erizainen gaitasunak indartzea.

 

Nursing Now Osasunaren Mundu Erakundearen

eta Erizaintzako Nazioarteko Kontseiluaren arteko proiektu bat da.

 

Euskadik 2019ko maiatzetik parte hartzen du proiektuan.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau