(ebaluazioan)
Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluaren berriak

2019.eko azaroak 19

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseilua aste honetan bildu da,

eta erabaki batzuk hartu ditu.

 

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, Josu Erkorekak;

Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak, Bingen Zupiriak,

eta Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuak, Arantxa Tapiak,

zer erabaki hartu dituzten azaldu dute.

 

Aurrekontuari buruz

 

Eusko Jaurlaritza alderdi politiko guztiekin bilerak egiten ari da,

aurrekontuaren inguruan ados jartzeko.

 

Aurreko astean, Eusko Jaurlaritza

Elkarrekin Podemosekin bildu zen.

 

Aste honetan, EH Bildurekin egingo du bilera,

eta hurrengo astean Elkarrekin Podemosekin bilduko da berriz.

Eusko Jaurlaritzak Alderdi Popularrarekin ere bildu nahi du.

 

Eusko Jaurlaritzak aurrekontuak azaldu eta negoziatu nahi ditu

oposizioko hiru alderdiekin.

 

Euskadiko udaletan hizkuntza ofizialen erabilera normalizatzeko dekretua

 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko udaletan euskararen erabilera normalizatzeko

dekretua onartu du.

 

Dekretu horren helburua da euskarari lehentasuna ematea,

izan dadin:

  • udaletako ohiko hizkuntza.
  • herritarrei kasu egiteko hizkuntza.
  • udalen arteko harremanetarako hizkuntza.

 

Eusko Jaurlaritzak denbora darama lanean

euskararen normalizazioa lortzeko,

alegia, euskarak eguneroko bizitzan ohiko erabilera izan dezan.

 

Hori lortzeko, beharrezkoa da

udalek parte hartzea eta euskararen erabilera sustatzea.

 

Gainera, dekretu horrek aukera ematen dio udal bakoitzari

lanean eta herritarrekiko harremanean

zein hizkuntza erabili nahi duen erabakitzeko.

 

Horrez gain, pertsona bakoitzak bere udalarekin zein hizkuntzatan

komunikatu nahi duen aukeratzeko duen eskubidea errespetatzen du.

 

Eusko Jaurlaritzaren iritziz, dekretu honi esker,

aitortu eta bultzatu egiten dira udalek euskara sustatzeko dituzten eskumenak.

 

Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko nazioarteko eguna

 

Azaroaren 25ean, Emakumeen aurkako indarkeria desagerrarazteko Eguna da.

 

Eusko Jaurlaritzak indarkeria sexista mota guztiak salatzen ditu,

eta lanean ari da euskal gizartea

emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte bat izan dadin.

 

Horrez gain, laguntza eskaintzen die

indarkeriaren biktima diren emakumeei,

eguneroko gai guztietan dituzten premiei erantzuteko.

 

Eusko Jaurlaritzak aldatu egin zuen Berdintasunerako Euskal Legea,

emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna indartzeko

eta emakumeen aurkako indarkeriarik egon ez dadin.

 

Enpresentzako laguntza-programak

 

Eusko Jaurlaritzak 4 milioi euro baino gehiago emango ditu

Enpresentzako laguntza-programentzat.

 

Laguntza horiek 2 programa hauen artean banatzen dira:

  • Indartu programa: 2 milioi euro.
    Lanik gabe dauden pertsona asko bizi diren
    eremuei laguntzeko programa.
  • Bideratu programa: 2 milioi euro baino pixka bat gehiago.
    Programa honek krisian dauden enpresei lagunduko die.

 

 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

 

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau