(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza
Eu

Talaimendiko babes zortasunean itxiturak bidea oztopatzen berriz ere

gari arabolaza(e)k
2018.eko martxoak 14
100 %kontra
Boto 1 (0/1)

http://www.uragentzia.euskadi.eus/appcont/gisura/?lang=EU&xmin=569502.82703308&xmax=569780.49217574&ymin=4793458.0025404&ymax=4793586.7069684&srsbox=EPSG:25830&base_layer=Orto_vuelo-2016&layers=ura-dpmt&x=569635.97105137&y=4793524.2068414&iconxy=true&z=178.303&srsxy=EPSG:25830

2018ko otsailean berriz ere bidezidorrak isten dituen itxiturak azaldu dira talaimendin.
Nola onartu dezake URA agentziak babes zortasunean itxitura batek bidea moztea? Jabari publikora eramaten duen bide honetatik ez bada nondik igaro gaitezke? Adierazi dezake URA agentziak zein den irudian agertzen den bidearen alternatiba?

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2019.eko urtarrilak 08

    Urte bete igaro da eta itxiturak bere lekuan jarraitzen du. Babes zortasuneko jabari publikoa EZ dago erabilgarri. jabetza pribatuak bereganatu du publikoa behar luken eremu hau. Zergatik ez du URA agentziak itxitura irekitzeko agindurik ematen?

  • URA -Uraren Euskal Agentzia
    2018.eko maiatzak 31

    Eskerrik asko Gari gurekin harremanetan jartzeagatik eta barkatu gaizki ulerturen bat egon bada. Salaketa modu egokienean egiteko bidea, aipatu genizun moduan, inprimakia helaraztea da. Dena dela aipatu behar dizugu URAko ikuskaria bertaratu zela eta teknikariak egoeraren azterketa eta jarraipena egiten dihardutela. Hala ere, nahi izango bazenu jarri harremanetan Ekialdeko Kantauriar Arroen Bulegoarekin, 943 024 800, zuzenago haiekin hitz egin ahal izateko. Ondo izan.

  • 2018.eko maiatzak 30

    martxoan emandako erantzunean nire emailaren bitartez kontaktuan jarriko zinetela esan zenidaten baina hori ez da gertatu. Eskertuko nuke nirekin harremanetan jarriko bazinate salaketa ere modu egokian bideratzeko.

    Gari

  • URA -Uraren Euskal Agentzia
    2018.eko martxoak 16

    URA lanean dihardu izapidetze elektronikoa abian jartzen, kasu batzuetan martxan dira dagoeneko eta besteetan, zuk aipatzen duzuna adibidez, ahalik eta eperik laburrenean posible izatea espero dugu. Sor daitezkeen eragozpenengatik aldez aurretik barkamena eskatuz, aipatu dizugun moduan inprimakia postaz bidaltzeko eskertuko genizuke. Eskerrik asko. Ondo izan.

  • 2018.eko martxoak 15

    zuzenean hiritarren arreta bulkegotik ere eman didate bide horren berri baina ez dago modurik denuntzia dokumentua emailez bidaltzeko, edo nik ez dut topatu zuen web horrialdean nahiz eta 5 bide ezberdin eskeintzen dituzuen. Eskertuko nuke nire emailera idatziko bazenidate hartara izango nuke zuen email bat denuntzia dokumentua bidaltzeko.

    Gari

  • URA -Uraren Euskal Agentzia
    2018.eko martxoak 15

    Arabolaza jauna:

    Lehenik eta behin, eskerrik asko geurera salaketa baten berri ematera jotzeagatik.
    Gogoan dugu, bere garaian, zortasun-eremuan itxidura bat egin zela salatu zenuela. URAko ikuskari eta teknikari batekin bertaratu zineten, eta itxitura horiek URAren eskuduntza gunetik kanpo zeudela ikusi genuen.

    Oraingoan, aldiz, itxidura berri baten berri eman diguzu, eta eskertzen dizugu. Zonaldeko ikuskariariari bertaratzeko eskatu diogu, zuk pasatako puntu hori aintzat hartuta.

    Dena dela, prozeduraren bermearen hobebeharraz, mesedez, salaketa helaraz iezaguzu ere.

    http://www.uragentzia.euskadi.eus/contenidos/informacion/tramites_y_solicitudes/eu_def/adjuntos/Denuncia.pdf

    Ikuskaria bertaratutakoan, zure emailera idatziko dizugu bildutako informazioarekin. Baina, arren, aurkez ezazu salaketa bide ofizialetik ere.

    Horrenbestez, eskerrik asko, zinez; agur.