(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Osasuna
Eu

Botiken dirulaguntzak

Joxan Garaialde Manterola(e)k
2018.eko irailak 20
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Botiken ordainketa dela eta, urtero dirulaguntzak bi zatitan kobratzen dira; lehenengoa uztailean, martxoan bigarrena. Aurten uztailean ez dut dru sarrerarik eduki, eta eskaera garaiz egin nuen. Zein d arrazoia?
Idatzi hau, joan den abuztuaren 30ean euskadi.eus postontzira bidali nuen; ez dut erantzunik izan. Ea oraingoan sorte hobeagorik dudan.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2018.eko irailak 20

    Joseba Andoni agurgarria:

    Zure kontsultari erantzunez, 2018ko irailaren 18an erantzun zen zure eskaera euskadi.eus bitartez.

    Diru-laguntzaren inguruan, ekainaren 10etik aurrera aurkezten diren eskaerak behin kobratzen dira. Zure kasuan, 2018ko deialdiari dagokion eskaera 2018ko ekainaren 19an aurkeztu zenuen. Hori horrela, 2018ko deialdian izan duzun botiken gastua datorren urteko martxoan kobratuko duzu.

    Jasotako informazioa zure interesekoa izango delakoan,

    Adeitasunez,