(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

Hezkuntzako zerrenden irekiera

Maitane(e)k
2018.eko irailak 21
100 %alde
2 boto (2/0)

Lehen Hezkuntzako eskoletan bada lan postu bat HIPI izenekoa, Hizkuntza Indartzeko Proiektuaren Irakaslea, hain zuzen ere. Nik dakidanez, hezkuntzak ez dauka lanpostu horretarako zerrenda finkorik; hau da, lanpostu horiek betetzeko beste zerrenda batzuetako jendeari deitzen zaiolakoan nago. Jakina dut eskola batzuetan premiazkoa dutela figura honen presentzia.

Idatzi honekin ikasketa espezifiko hau duten pertsonak zerrenda espezifiko honetan sartzea eskatzen dut. Ez dakit gai honetarako zerrenda existitzen denik, horrela ez izatekotan zerrenda sortzea eskatzen dut.
Izan ere, 2013. urtean titulazio horrekin EHUko lehen promozioa atera zen, Hizkuntza Aniztasuna Eskolan espezialitatearekin. Beraz, badago Euskal Herrian HIPI delako lanposturako formakuntza jakina dugun pertsonak. Hezkuntzak hori aprobetxatu beharko lukeela uste dut, lanpostu honetarako pertsona formatuak badaude eta horretaz baliatu beharko ginateke. Gainera, formakuntza hau duten pertsonek eskoletako talde lanak aberastuko lituzkeelakoan nago.

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2018.eko urriak 01

    Eskertzen dut erantzuna jazo izana.
    Kaixo,
    Idatzitakoaren berri banuen. Izan ere, zerrenda horretara bakarrik birbarematze-prozesuan baino ezin daiteke sartu, hau da, hezkuntzako ordezkoen zerrendan ez gaudenok ezin dugu HLI delako zerrenda horretan sartu edo horren parte izan.
    Beraz, nire eskakizuna da zerrenda hori irekitzea eta formakuntza hau dugunok parte izateko aukera izatea.

    Eskerrik asko zuen aurreko erantzunagatik.
    Maitane

  • Hezkuntza
    2018.eko irailak 28

    Maitane agurgarria,

    Dakizunez, 2012ko abuztuaren 27ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitatez kanpoko herri-ikastetxeetan egon daitezkeen aldi baterako irakasleen beharrak estaltzeko hautagaien zerrenda kudeatzeko araudia onartzen du.

    Agindu horren Hirugarren Xedapen Gehigarriak, “Hizkuntza Laguntzako eta Kultura Klasikoko irakasleen zerrendak” sortzeari buruz ari denak, honako hau dio Hizkuntza Laguntzako Irakasleei buruz:

    “Agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera deituko den birbarematze-prozesuan, honako zerrenda hauek sortuko dira:

    a) Bigarren Hezkuntzako Hizkuntza Laguntzako Irakasleak (HLI); Bigarren Hezkuntzan honako espezialitate hauetako zerrendetan dauden pertsonak bilduko ditu: «Gaztelania eta Literatura», «Euskara eta Euskal Literatura», «Geografia eta Historia», «Latina», «Grekoa», «Ingelesa», «Frantsesa», «Alemana» eta «Filosofia».

    b) Haur eta Lehen Hezkuntzako Hizkuntza Laguntza Irakasleak (HLI); bertan, Lehen Hezkuntzako espezialitateko zerrendako hautagaiak sartuko dira, 2. hizkuntza-eskakizuna (2. HE) edo baliokidea egiaztatu dutenak.

    Zerrenda horietako hautagaiek ez badute zerrenda horietan jarraitu nahi, hori adierazi beharko dute aipatutako birbarematze-prozesuan, aukerak aldatzeko ezartzen den epean”.

    Era berean, 33.8 artikuluan zehazten du Hirugarren Xedapen Gehigarrian aipatzen den zerrenda sortu arte, “Hizkuntza Laguntzako Irakasleak espezialitateko lanpostuak, Haur eta Lehen Hezkuntzakoak, 2. hizkuntza-eskakizuna (2HE) edo baliokidea egiaztatu duten Lehen Hezkuntza espezialitatekoei eskainiko zaizkie. Zerrenda sortu arte bakoitzak erabakiko du postu hori bete nahi duen edo ez”.

    Horrela bada, 2013-2014 ikasturterako birbarematze-prozesuan bete zen Aginduak aurreikusirikoa, eta Hizkuntza Laguntzako Irakasleen berariazko zerrenda bat sortu zen Haur eta Lehen Hezkuntzarako, honako betebehar hauek eskatuz interesdunei:

    “Adierazitako titulua + Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko C1 maila edo goragokoa (ikus 297/2010 Dekretua, euskararen jakite-maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriak baliokidetu, eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuko mailekin parekatzeko dena, 2010/11/15eko EHAA):
    - Maisu-maistraren titulua, Lehen Hezkuntzako espezialitatea (1440/1991 ED).
    - Maisu-maistraren titulua (1440/1991 ED), edozein espezialitatetan.
    - Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasletzako diplomadunaren titulua, edozein espezialitatetan.
    - Lehen irakaskuntzako maisu-maistraren titulua (1967ko plana).
    - Gradua Lehen Hezkuntzan”.

    Beraz, 2013-2014 ikasturtetik aurrera bada berariazko zerrenda bat, ikastetxe publikoetarako, EAEko hizkuntza ofizialak ez ezagutzearekin loturiko zailtasunak dituzten ikasle iritsi berrien premiez arduratuko diren irakasleentzat.

    Hizkuntza Laguntzako Irakasleen zerrenda honek egoki betetzen du sortzean aintzat hartu zen premia. Hala ere, irekirik gaude hizpide duzun UPV/EHUren Hizkuntza Aniztasuna Eskolan esperientzia aztertzeko.

    Eskertzen dizugu parte hartzea, eta Irekiaren bide ekarpen hau egin izana.