(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Enplegu Zentro Bereziak eta desgaitasuna duten personen enplegu politika aktiboak

Arraztalo Elkartea - Oiartzun(e)k
2018.eko urriak 14
0 boto
N770 captura de pantalla 2018 10 14 a las 19.30.03

2017ko azaroaren 14ean, Eusko Legebiltzarreko Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria batzordeak honakoa onartu zuen:

Enplegu, Gizarte Politika eta Gazteria Batzordeak, 2017ko azaroaren 14an egindako bilkuran, 136/2017 Legez besteko Proposamena onetsi du, enplegu-zentro berezien erregistroari buruz, ondoko testuaren arabera:

1. Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio ezen, 2018ko otsaila amaitu baino lehen, ekin diezaiola dekretua izapidetzeari, zeinak administrazio-markoa sortuko baitu enplegu-zentro bereziak kalifikatzeko eta erregistratzeko, sindikatuen eta eragileen parte-hartzearekin.
2. Ahal den neurrian eta dekretuan zehaztutako izapidetze-epeen arabera, zentro horientzako 2018ko ekitaldiko diru-laguntzen aginduek inskripzio-eskatzaileak kontuan hartuko dituzte, baldin eta erregistroa ekitaldiaren barruan, urtarrilaren 1eko ondorioekin, formalizatzen badute, eta onuradun izan eta diru-laguntzak jasotzeko eskubidea edukiko dituzte, nahiz eta diru-laguntzen aginduak inskripzioa egin aurretik argitara eman.

Nola dago aipatutako dekretuaren tramitazioa?
Zergatik ez da dekretua izapidetu, 2013tik behin baino gehiagotan eskatu den arren?
Noizko egongo da prest desgaitasuna duten pertsonentzako politika aktiboak arautuko dituen dekretua?

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Enplegua eta Gizarte Politikak
    2018.eko urriak 16

    Kaixo!
    Dekretuak entzunaldi publikoko tramitea igaro du jada, eta bertan ez da inolako iradokizonik jaso. Orain, memoria ekonomikoa eta justifikazio-memoria lantzen ari gara, generoaren ikuspegia jasotzen duen txostena eta enpresako infrmearekin batera. Dokumentu guzti hauek, dekretuaren zirriborroarekin batera aurkeztu behar dira dekretua bera tramitagunen aurkeztu baino lehen. Gure borondatea denez, dokumentu guzti hauek ahalik eta arinen izango ditugu prest prozesuarekin jarraitu ahal izateko.