(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
Eu

Eltzetik ihesi, surtara erori

Holala Keskesa(e)k
2018.eko urriak 16
0 boto

Non dago ADECAP?

Eusko Jaurlaritzak eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek iragarri dute EAEko pinudi guztiak kupre-oxidoz fumigatuko dituztela datorren udaberrian.

Konposatu horrek Gipuzkoa eta Bizkaiako lurraldearen % 30ean ONDDO GUZTIAK akabatuko ditu. Zeharo inespezifkoa da, ez du bereizten onddo-mota desberdinen artean. Akabo ziza eta perretxikoak puska baterako.

Halaber txikituko ditu erreketako arrainak. Akabo amuarrain, ezkailu, angula eta barboak.

Non daude orain 'Euskadiko ehiztari eta arrantzaleen babesle' aho beroak? Zeren zain daude? Ez dute lotsarik Gaztelako nekazarien kontra jarduteko haiek beren laboreak babestearren edo haien uzzta handitzearren gai kimikoak erabiltzen dituztelako eta horrela eperraren eta galeperraren gainbehera eragin dutelako.

ADECAPen iritziz, Bizkaiko eta Gipuzkoako egurzaleek bula dute, antza, halako astakeria egiteko.

3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Ekonomiaren Garapena eta Azpiegiturak
    2018.eko urriak 19

    Banda marroia deritzon gaitzak larriki jo ditu Euskadiko intsinis pinuen % 33,15a. Salbuespenezko egoera bat da, eta euskal administrazioek gaixotasunaren lehenengo zantzuak agertu zirenetik erreakzionatu dugu horren aurrean. Hilabeteak daramatzagu lanean gaitzari aurre egiteko edo kaltetu gabeko zuhaitzak kutsatzea saihesteko tratamendu eraginkor baten bila. Arazoaren aurrean adi eta aktibo gaude, eta basogintzaren arloko lan ildo desberdinak aztertzen ari gara gaitza zabaltzea ekiditeko, eta antzeko arazoak izan dituzten herrialdeetako profesionalekin lankidetzan.

    Jarduketa horiek guztiak KONIFERO BASOAK BERRESKURATZEKO EUSKAL ESTRATEGIAren inguruan egituratuko dira, eta hiru aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak norabide horretan ahaleginak batzeko eta indarrak koordinatzeko konpromisoa hartu dugu.

    Gauzak horrela, ESTRATEGIA honen burutzea erakunde bakoitzaren eskuduntza kontutan izanik, Jaurlaritzari dagokio IKERKETA esparrua eta NEIKER enpresa publikoaren bitartez, gaixotutako eremuak monitorizatu, gaixotasunaren hedapenaren jarraipena egin, eta gaixotasunaren ustekabeko hedapen hau eragin duten kausa zehatzei buruz ikerketa burutuko da. Aldiz, gaixotasuna hedatzea prebenitzeko eta jada gaixotuta dauden lurzatiak tratatzeko fungizidak aztertu eta esperimentatzea Foru Aldundiei dagokien gaia litzateke.

    Zure eskaera eta ardura eskertuaz

  • 2018.eko urriak 17

    ADECAP se ha hartado de denunciar los tratamientos fitosanitarios que comprometen la conservación...:

    - únicamente en el caso de especies cinegéticas
    - únicamente si el asunto es fuera de nuestro territorio

    Se presenta una ocasión única de demostrar que ADECAP verdaderamente defiende lo que dice defender. ¿O acaso los pinos están por encima del resto de cultivos? ¿O por encima de la caza, al contrario que los cereales de la meseta?

    Se agradecería algo de definición.