(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

Irakaslegunea weborrian titulo guztiak ez dira azaltzen

Markel(e)k
2018.eko azaroak 23
0 boto
N770 image

Kaixo!
Hezkuntzako zerrendak irekitzearekin batera, asteazken honetan nere eskaera egin nuen zerrendetan sartzeko. Titulo guztiak aurkeztu eta gero resguardo bat eman zidaten zigiluarekin.
Hurrengo egunean, irakaslegunea weborrian nire datuak sartzean titulo bat falta zitzaidala konturatu nintzen. Hau da, nik aurreko egunean titulo guztiak aurkeztu ondoren, irakaslegunea weborrian ez da nik aurkeztutako titulo bat agertzen.
Gaur, zerrendetan sartzeko eskaera egiteko azkeneko eguna denez, goiz guztia daramat deika zuzenean zerbitzuak eman didan telefono zenbaki batetara. Erantzunik ez emateaz gain, deiak behin baino gehiagotan eskegi egin didate.
Lotsagarria iruditu zait emandako erantzuna.
Nire kasua begiratzea eskatzen dut eta konponbide bat jartzea, ez zait batere justua iruditu nere egoerarekin gertatutakoa.
Resguardoren argazki bat atxikitzen dut. Daturen bat gehiago nahi izanez gero email bidez kontaktuan jarri nirekin.
Zuen berrien zain geratzen naiz

Azaroak 23 ostirala

Markel Beltza Idiakez

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Hezkuntza
    2018.eko azaroak 26

    Markel agurgarria,
    Eskaerak aurkezteko epea ostiralean amaitu zenez, izangai guztiek aurkeztutako dokumentazioa (titulazioak eta abar) aztertu behar du orain Hezkuntza Saileko Langileriaren Kudeaketa Zuzendaritzak. Hori egin ondoren, onartutakoen behin-behineko zerrenda argitaratuko da. Zerrenda hau argitaratzean, zure eskaeran akatsen bat edo zerbait falta dela ikusiko bazenu, erreklamazioak egin edo zuzenketak eskatzeko aukera izango duzu, honelako prozeduretan ohikoa denez, horretarako epea zabaltzen baita beti behin-behineko zerrendak argitaratu ondoren.
    Mila esker zure eskaerak Irekiaren bidez helarazteagatik.