(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Osasuna
Eu

"Tolosaldeako OSIa. Hospitalaren inguruan hainbat kezka"3

Mikel-Etxesagasti(e)k
2019.eko ekainak 08
0 boto

Kaixo
Bejondeizuela, hainbat eta hainbat aldiz ukatu duzuena orain, implizitoki bada ere, onartu duzue azkenean, hori bai, hauteskunde garaiari itxaron behar izan diogu eta again alkatetza bat galtzeko arriskuari. Tolosaldeak Ospitale publiko berri bat behar du dituen beharrizanei erantzuteko. Benetan txundituta utzi nauzue eta inolako lotsarik gabe bota duzue udal hauteskundeak baino aste bat lehenago. Hori bai, eta nola ez, Asunzion klinikarentzat irtenbidea marraztuta utzi ondoren.
Amaieragabeko telesaila zirudiena, nik egoeraren bat azaldu eta zuek nahi zenutena inolako zehaztasunik gabe erantzun, bapatean bukaera duela dirudi. Tolosaldeako OSIk erreferentziazko Ospitale publiko berri bat izango du 8 urte inguru barru. Hori bai inolako plan, proiektu, azalpen publikorik egin gabe, ez beste alderdiek bezala (EH-Bildu eta Podemos) beren planak publikoki agertzen dituztela (2018 Udaberrian eta Udazkenean).
Baina zer gertatzen da bitartean gure arreta espezializatuarekin??? Ba zoritxarrez kinka larrian dagoela eta zuek parte hartzeko inolako asmorik ez duzuela agertzen. Eta zerbait larria gertatu aurretik parte hartzea eskatzen dizuet. Ez dakit legalki nola egin daiteken baina egin beharra dagoela garbi daukat. Donostiako Ospitaleak hartu beharko luke Tolosaldeako espezialitateen ardura-kudeaketa edo denadelakoa. Egoera jasanezina dela esango nuke eta ez naiz batere alarmista.
Ezagunak diren gabizieai: Traumatologo gabezia (beste bat joan da eta geratzen diren apurretatik hiru titulazio egokirik gabe), Erreabilitatzaile gabezia, Hematologia zerbitzuaren egoera kaxkarra (berriro aldatu dute hematologoa), Urgentzietan guardia presentzialik ez egotea (gezurretan ari zarete beste ospitaletan egoera berdina dela esaten duzuenean), Okulista berria, eta abar luzea.... Ba orain beste hiru mediku joan dira eta oraingo honetan Ospitaleko eguneroko jardueran pisu handia zuten hiru mediku. Ondorioa, Ospitale baten ordez oheak dituen anbulategi bat dirudiela eta zuek beste leku batera begiratzen jarraitzen duzuela.
Arren eskatzen dizuet, behingoz egoerari adarretatik heltzea eta eman behar dituzuen pausoak ematea Tolosaldeko Arreta espezializatua dagokion egoeran jartzeko. Ausardia izan ezazue eta sar ezazue eskua behingoz arazoak eztanda egin aurretik.
Adeitasunez.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • Osasuna
    2019.eko uztailak 16

    Mikel agurgarria,

    Osasun Sailak, herritarren osasun-arretaren bermatzaile den aldetik, itun bat du indarrean Tolosako INVIZA SA-Asuncion Klinika enpresarekin. Haren helburua da arreta espezializatuko zerbitzuak ematea, ospitale nahiz anbulatorio erregimenean, Tolosaldeko biztanleei, Osakidetzaren Tolosaldea ESIrekin koordinatuta.

    Osasun Sailak zerbitzu horien kalitatea kontrolatu eta ebaluatzen du, kontrataturiko kalitate-baldintzak eta konpromisoak aintzat hartuta.

    Tolosaldeko osasun-zerbitzuei buruz beste erakunde batek emandako iritzi eta egindako adierazpenei erakunde hark berak erantzun beharko die

    Adeitazunez