(ebaluazioan)
Herritarren eskaerak (jatorrizko testuak) Hezkuntza
Eu

Ordezkaguneko hurrenkera

MIREN(e)k
2019.eko irailak 16
100 %alde
Boto 1 (1/0)

Egunon, kexa batzuk jarri nahi nituzke eta lehen bai lehen konpontzeko eskatu.
1º.-Ordezkaguneko plataforma ez da gardena, ez dalako ikusten zeinek hartzen duen lan postua eta ez delako ikusten hurrenkerako listadoak.
2º.- Ordezkaguneko departamentuak esaten digu Delegaritzan egin behar dula hurrenkerakoa eta Delegaritzak beraiena ez dela.
3º.-Aurreko urtetan hurrenkera iraileko esleipenak pasa ta segituan jakiten genuen (zuek deitzen zenduen eta zerrendak eginak egongo zirean ez? eta zerrendak gardenak badira orain ere zerrendak prest egongo dira ez?.
4º.- Ordezkaguneko plataforman jartzen du nola erabili behar den eta ze datu ikusiko diren. Ze posizio eduki dezun eta nola ulertu.
5º.- Ordezkagunea zeinek kudeatu behar dun ez da gure arloa baizik zuena eta egun batzuk badoaz aurrera eta oraindik ez dabil naizta jarri irailak 10tik aurrea. Irakurri mesedez Ordezkaguneko erabilpena eta akatsak ikusi........
6º.- Momentu hontan itxu itxun ari gea eskaerak egiten.
6º.-Elena Aizpura Donostiko Delegaritzakoakin hitz egin dut eta berak ere ulertzen zun egoera. Aldi berean berak ere eskaera egingo dizuela esan dit.
7º.-Langabezian gaudenak egoera deserosoan gaude eta gardentasuna, posizioa eta abar oso garrantsitsuak dira guretzat.
8º.- Naparroko plataforma zuena baino askoz gardenagoa da eta............ aplikazioak ondo funtzionatzen du

Mesedez erantzun bat eman egoera deseroso honi

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu eskaera hau
  • 2019.eko urriak 10

    Deserosoa, benetan deserosoa, euskaraz hain gaziki idatzitako testuak irakurri beharra da. Eta gainera negargarria, testu hori irakasle batek idatzia bada. Beste noizbait ere azaldu dut atari honetan bertan, zein penagarria den irakasleek publikoki argitaratu beharreko testuak txukunago idazteko ardurarik ez hartzea, edo tristeena, agian gai ez izatea. Niri horixe egiten zait deserosoa, kezkagarria, larria...

  • Hezkuntza
    2019.eko irailak 19

    Miren agurgarria,
    Dakizunez, urtero ikasturte hasierako esleipenak modu presentzialean egin izan dira, aurrez aurre eta milaka lagunentzat; egunero sortu izan diren ordezkapen premiak berriz, telefonoz bete izan dira. Prozesu horiek guztiak Ordezkagunea plataformaren bidez egiten hasi gara ikasturte honetan, modu telematikoan.
    Edozein tresna abian jartzerakoan gertatu ohi denez, plataforma honetan ere antzeman ditugu hobetu beharreko alderdiak, eta horretan ari gara lanean. Dena den, ziur gaude esleipenak egin nahiz ordezkapenak betetzeko prozedurei arintasuna eta gardentasuna emango dien tresna eraginkorra izango dela Ordezkagunea.
    Mila esker zure iradokizunak eta hobekuntza-proposamenak Irekiaren bidez helarazteagatik.